wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Atzo arratsaldetik erabilgarri eta herritarren gozagarri da Izarraitz Ateako skate parkea. Irekierara skatea gustuko duten haur, gazte eta nerabe ugari joan ziren eta aukera izan zuten lehen momentutik beren zaletasunaz gozatzeko grina agertu zuten. Urtearen hasieran hasi zituzten obrak, eta ordutik zain izan dira obrak noiz bukatuko. Atzotik parke berrian ibiltzeko aukera izango dute. Atzokoan, zaletaz gain, parkea nola gelditu den ikusi eta irekiera egiteko Mikel Odriozola Festa batzordeburua, Egoitz Arruti Kiroletakoa eta Ainara Larrañaga Gazteriako elkartu ziren parkean Iñigo Garcia skate zalearekin eta beste hamarnaka zalerekin. 

Odriozolak azaldu zuen gisan, hasieran skate parkeko erabiltzaileen eskaerei erantzuteko helburuz, Sanjuandegiko parkea berritzeko proiektua egin zuten, baina "gaur egungo modalitateetarako hura ez da egokia". Hori horrela, eta gazteriatik nerabeen artean egindako parte hartze prozesuan skate park baten adierazi zutela ikusirik, skate park berria egitea erabaki zuen Udalak: "Parkea diseinatzen hasi ginenetetik skate zaleekin harreman zuzena izan dugu. Azkenean beraien nahietara egindako parkea izan da; beraiek baitira ulertzen dutenak", adierazi du. Parke berria eta erakargarria egin dute: "Azpeitikoa Euskal Herriko skate parken artean erreferentea izatea nahi dugu. Skate parke handi bat egin dugu, herrian afizioa badagoela ikusi baitugu". "Elkargune" ere izango da: "Belaunaldi desberdinetako zaleak elkartzeko gunea izango da, eta erabiltzaileek bertako arauak errespetatzea eta zaintzea espero dugu".

Garcia ere gustura azaldu da parkearekin: "Parkeak modalitate desberdinetako kirolak praktikatzeko aukera eskaintzen du. Oso parke ederra geratu da, eta aurrera begira txapelketak egiteko aukera ere eskainiko du". Bide horretan, oso eskertuta azaldu da udalarekin: "Benetan oso gustura eta oso eskertuta gaude parke berri honekin. Izugarria geratu da". azaldu du. 

 

Uztailaren 9an, skate festa

Atzotik irekita bada ere, skate parkearen inaugurazio eguna ere jarri dute: uztailaren 9a. Egun horretan, goizetik gauera arteko festa antolatzen ari dira. Haurrentzako tailerrekin hasiko dute eguna eta musikaz ere girotuko dute egun osoa. Tailerraren ostean, parkearen ondoan jarriko dituzten paneletan grafitigileak muralak egingo dituzte. Eguerdian, elkarrekin bazkaltzeko tartea hartuko dute eta arratsaldean, skate erakustaldia izango da.

Skate munduan ezagunak eta puntan dabiltzan kirolariak izango direla Azpeitian aurreratu dute: Dani Leon eta Sergio Layos, Ian Porciano eta Larrun Barrenetxea izango dira besteak beste. Teresa Williams, agian, etorriko dela adierazi dute. Egunari bukaera emateko, parrillada egingo dute bertan eta gauean Ugalde DJak emanaldia eskainiko du.