wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udala hasi da aurtengo Udal Udaleku irekiak antolatzen. Dagoeneko haurren izen ematea ireki du eta haurren heziketaz arduratuko diren begiraleak kontratatzeko lan poltsa osatzeko deialdia ere abiatu du. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituen lan poltsa osatuko da. 

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 22ra bitarteanizango dira eta 10:00etatik 13:00etara bitartean eskainiko zaie haurrei zerbitzua. Udalekuetan lan egin nahi dutenek maiatzaren 31, asteartea, baino lehen beren curriculuma bidali beharko dute Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora.

Baloratuko diren jakintzak honakoak izango dira:

• Begirale titulua izatea.
• EGA edo bere baliokidea izatea.
• Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
• Lan eskarmentua antzeko lanetan.

Horretaz gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 15 71 60 telefono zenbakira.