wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitia 2030 plan estrategikoren helburu nagusia eragileon artean herrigintzan eraman beharreko norabidea adostea izan zen. Azpeitiak datozen urteetarako dituen lan-ildo eta erronka nagusiak jaso ziren bertan. Eta azpeitiarren egunerokoan duen garrantziagatik, beste hainbat lan ildorekin batera, etxebizitzaren problematikari erantzutea ildo propio bezala markatzea erabaki zen. Orain, etxebizitza plan honen bitartez, plan estrategikoan jasotakoan garatu nahi da. Helburu nagusia azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea izanik, lehenik eta behin, ezinbestekoa da behar horiek identifikatzea. Horretarako, aldian behin egingo diren azterketek garrantzia berezia izango dute Azpeitiko Udalaren etxebizitza politika definitzerako orduan. Beraz, sinpleki, beharrak identifikatu eta baliabide publikoak behar horiei erantzutera bideratzea izango da estrategia.


Eskuartean dugun etxebizitza plana osatzeko abiapuntua ere etxebizitza premia aztertzeko diagnostikoa izan da. Eta azpeitiarren etxebizitza beharrak jasotzen hasita, agerian gelditu dira hainbat sektorek dituzten zailtasunak; Azpeitira etorri berriak diren herritarrak eta gazteak dira behar nabarmenenak dituzten kolektibo nagusiak. Baina, agerikoak dira baita ere, emakumeek, familia monoparentalek, bananduek edota adinekoek dituzten behar espezifikoak ere.

Lau urtez behin eguneratzea aurreikusten den etxebizitza beharren azterketak jarriko dio norabidea etxebizitza politikari. Baina, behar orokorretatik harago, modu iraunkorrean azpeitiarren beharrak jasotzeko eta arreta pertsonalizatua eskaintzeko ahalegina egingo du Azpeitiko Udalak. Izan ere, azpeitiar guztiek etxebizitza eskuragarri izan dezaten lortzeko bakoitzaren behar espezifikoei erantzun behar zaie.


Udaleko departamentu eta erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren baitan, etxebizitza bulego propioa jarriko da abian. Batetik, azpeitiarrei arreta eskaini eta etxebizitzaren inguruko informazio osatua eskaintzeko tresna izango da. Bestetik, etxebizitza beharrei erantzun ahal izateko etxebizitza parke publikoa osatzeko urratsak emango dira.

Etxebizitza eskaintza osatzerako orduan ikuspegi integral batetik egin nahi da bidea. Eta horregatik, jasangarritasuna, ingurumena, hizkuntza edota genero ikuspegia ere kontutan hartuko dira. Lehentasunez etxebizitza hutsetatik abiatuko gara. Eta lehenik, erabilerarik ez duten bizitokiak mobilizatu eta alokairura bideratzeko lan egingo dugu. Bigarrenik, babes publikoko etxebizitzak eraiki eta etxebizitza parke publikoa eraikitzen jarraituko du Azpeitiko udalak. Eta hirugarrenik, erabilera duten etxebizitzen birgaitze eta egokitze lanak sustatuko ditu. Beti ere, azpeitiarren etxebizitza eskubidea bermatu eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuari lotuta.