wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

1948ko abenduaren 10eko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (25.1 artikulua), 1966ko abenduaren 16ko Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Nazioarteko Itunean (11.1 artikulua) eta Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak 2000ko abenduaren 7an onartutako Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunean (34.3 artikulua) etxebizitzaren garrantzia soziala azpimarratzen da, eta pertsonen eta beren familien bizi-baldintzak hobetzearekin eta gizarte-bazterketa saihestu eta gainditzeko aukerekin lotzen da.

Nazioarteko xedapen horiei lotuta, 1978ko Konstituzioak esplizituki aitortzen du, 47. artikuluan, herritar guztiek daukatela eskubidea etxebizitza duin eta egokia izateko, eta botere publiko guztiei exijitu eta agintzen die beharrezko baldintzak sustatu eta arau egokiak ezar ditzatela eskubide hori benetan bermatu dadin.

Etxera etorrita, Euskal Autonomia Estatutuaren 10.31. artikuluan adierazitakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntza esklusiboa dauka hirigintza eta etxebizitza arloetan. Eskuduntza hori betez, Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzaren legea, ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartu zuen. Lege horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean etxebizitza duin eta egokia edukitzeko eskubidea erregulatzea.

Lege horren 10.2. artikuluaren arabera: “Udalei dagozkie beren titulartasuneko zuzkidura- bizitokien antolamendu, sustapen, kudeaketa, esleipen eta kontroleko eskumenak, baita udalaraubide tasatuko etxebizitza, lokal eta eranskinenak ere, eraikuntza berrikoak izan edo birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko berariazko planen ondoriozkoak izan”.

Bestalde, 10.3. artikuluaren arabera: “Udalei dagozkie ikuskatzeko, behin-behineko neurriak hartzeko eta eraikinak egoki erabiliko direla bermatzeko esku-hartze publikoko ahalmen eta ahalak, baita etxebizitzaren merkatuan eragitekoak ere, eta orobat beraiei dagokie etxebizitza-gaietan zehatzeko ahala erabiltzea”.

Etxebizitzaren Euskal Legeak ekarritako berrikuntza nagusia da etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzea: “Etxebizitza bat legez modu egonkorrean okupatzeko eskubidea etxebizitza duin eta egokirik ez dutenei –aipatutako zentzuan–, etxebizitza lortzeko dirubaliabiderik ez badute”.

Etxebizitza da herritarren kezka nagusietako bat, baita Azpeitia bezalako herri batean ere, non prezio altuen ondorioz herritar askok ezin duten etxebizitza duin bat prezio egokian erosi. Administrazio publikoek etxebizitza duin eta egoki bat erabiltzeko eskubidea gauzatzeko mandatua dute. Eta mandatu hori bere eginez, Azpeitiko Udalaren funtsezko ardatza bihurtu da etxebizitza babestua sustatzeko politikak garatzea. Etxebizitza planean zehaztutako politikak etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratu ezin dutenei zuzenduta dago. Baina ez horiei bakarrik, baita etxebizitza baten jabe izan arren, etxebizitza beren beharretara egokitzeko arazo gaindiezinak dituztenei ere. Egoera horrek beren bizi-kalitatea zuzenean baldintzatzen baitu. Finean, herritarren beharretara egokitzen den etxebizitza-ibilbide bat gauzatu nahi da, azpeitiarren bizi-zikloa eta premia aldakorrak kontuan hartzen dituena.