wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

 

Hitzaurrea

 

Azpeitiar guztien bizi kalitatea hobetzea. Horixe da gure egitekoa egunerokoan. Horretarako ezinbestekoa da arlo desberdinetako beharrak aztertu eta politika eraginkorrak abian jartzea.IMG 1506

Etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuteko helburuarekin osatu berri dugu Azpeitia 2030, etorkizuna denon artean plan estrategikoa. Denontzako Azpeitia denon artean eraikitzen jarraitzeko ariketa izan da. Plan estrategiko horren baitan, etxebizitza beharrari erantzuteko lanketa propioa egiteko beharra plazaratu zen, eta horri erantzunez osatu du Azpeitiko Udalak etxebizitza plana.

Azpeitia denontzako izatea nahi dugu; denok bertan bizitzeko aukera berdinak izatea nahi dugu. Etxebizitza bat eskuratzeak, izan alokairuan edo jabetzan, eragin zuzena du herritarren zein familien egoera ekonomikoan. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu molde eta tipologia ezberdinetako etxebizitzen eskaintza publiko jarraitua egitea.

Etxebizitza politikaren abiapuntua, duela hainbat urte jarri zuen udalak. Etxe hutsetatik abiatutako politikak bultzatu ditu orain artean. Azken bi urteotan babes publikoko etxebizitza eskaintza zabala ere egin du. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzarekin batera alokairu publikoko 48 etxebizitza eraikitzen hasi da. Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipazioa eta herritar zaurgarrienen etxebizitza beharrari erantzuteko. Pixkanaka eman ditugu pausoak.

Plan berri honekin, orain artean egindako ibilbidean pauso kualitatibo bat ematea dugu helburu. Orain artekoa abiapuntu izanda, etxebizitza politikan sakontzeko neurri berritzaileak abian jartzea dugu helburu.

 

Nagore Alkorta

Azpeitiko Alkatea

 

 

Abiapuntua

Misioa, ikuspegia eta baloreak

Diagnostikoa, etxebizitza premia

Estrategia

Erronkak, lan ildoak eta ekintzak

 

Plan osoa  PDFan