wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Atzo arratsean izan zen Azpeitiko Udalak Osasun Mentalaren inguruan antolatutako jardunaldiaren lehen saioa. Herritarren artean interesa piztu du gaiak, izan ere, 90 bat pertsona izan ziren hitzaldian. Atzokoan, Xabier Lertxundi OSAMENeko psikiatra (Gipuzkoako Osasun Mentaleko sareko kudeaketa klinikoko unitateko burua) etaIñigo Antsorregi Dierez depresioa izandako gaztea izan ziren hizlari. Lertxundik ikuspegi medikotik eman zituen depresioaren eta suizidioaren azalpenak. Lehenaren osagarri izan zen Antsorregik azaldutako esperientzia pertsonala. Hitzaldiaren bukaeran herritarrek galde erantzunetako tartean ere herritarren parte hartzeko eta gaiaz hitz egitekoko nahia agerian geratu ziren

Maiatzaren 26an, datorren ostegunean, 18:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan  ‘Suizidioa, prebenitu bizitza sustatzeko’ hitzaldia eskainiko dute BIZIRAUN elkarteko Agustin Erkizia eta Eva Bilbaok. Biziraun, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea da.