wrapper

Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbildu eta zerbitzua hobetzeko helburuz lekualdatuko ditu
1766ko Matxinada kaleko 2 eta 3 etxeatarien baxuan ezarriko dira Gizarte Zerbitzuetako zerbitzuak. Bulegoak leku aldatuta “zerbitzuak herritarrengana gerturatu eta zerbitzuak hobetzea” da helburua. Obrak abuztuan hasiko diraeta 2023ko urtearen
Etxebizitza programaren bidez, alokairurako bitartekaritza eta dirulaguntzak eskainiko ditu udalak
Etxebizitza politikaren baitan abiatutako bidearen baitan, Etxebizitza Programa aurkeztu dute, Nagore Alkorta Alkateak, Ainara Larrañaga Gazteria Zinegotziak eta Josu Labaka Hirigintza zinegotziak. Programa horrek bi norabidetan eragingo du. Alde
Ekonomia sustatzeko laguntzak indartu eta 450.000€ bideratu ditu udalak ehun ekonomikoa indartzeko
Maiatzaren 12an aurkeztutako babes sozial eta ekonomikorako neurrien baitan, gaur, Azpeitiko Ekonomiaren Sustapenerako laguntzak aurkeztu dituzte Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Ogasun Zinegotziak. Plan horren baitan 2022ko aurrekontuetan

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Ireki da aurtengo Udal Udaleku irekietako izen-emate epea. Gaurtik maiatzaren 31ra bitartean egin ahal izano da izen ematea online eta Gazte Informazio bulegoan. DBH eta Batxillergoko gaztetxoentzako udalekuetarako izen ematea aurrerago egingo da. 

Aurten ere izango dira udal udaleku irekiak Azpeitian. Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 22ra arte izango dira. Gaurtik maiatzaren 31ra arte izango dute Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoek izen emateko aukera. On line egin ahal izateaz gain, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan ere (enparan kalea 1-1. solairuan) egin ahal izango da, honako ordutegian: goizez, astelehen, asteazken eta ostiralean, 10.00etatik 12.30era eta arratsaldez, astearte eta ostegunean, 17.00etatik 19.00etara. Edozein zalantza izanez gero  943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara dei daiteke.  

DBH1etik Batxilergo 2 arteko gazteen ekintzetan parte hartzeko izen-ematea aurrerago egingo da. Azken urteetan egin moduan, aurten ere herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatuko dira ekintza batzuk eta ahalik eta udaleku inklusiboenak egingo dira, herritar orok parte hartzeko aukera bera izan dezan.

 

Online izen-emateak: 

TXIPRISTINAK (HH2)

UDAN TXIKI (HH3)

UDAN KOXKOR (HH4-HH5)

UDAN JOLAS (LH1-LH2)

UDAN MUGI (LH3-LH4)

UDAN ALAI (LH5-LH 6)

**Ikusi Udan Alaiko egitaraua

 

Ordainketarako zenbatekoak eta bankuko datuak kontsultatu.