wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Munduko hainbat txokotatik Azpeitira etorri berri direnentzat atzerritartasunaren inguruko informazio saioa eskainiko du udalak. Saioa abokatu batek bideratuko du eta, besteak beste, atzerritartasun arautegiari buruzko azalpen orokorrak, egoitza-baimena, lan eta bizitzeko baimena, familia elkartze-baimena eta baimenen berritzearen inguruko xehetasunak eskainiko ditu. Hitzaldia, maiatzaren 23an, astelehenean izango da 15:00etatik 17:00etara bitartean, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Hitzarldia irekia izango da baina aforo mugatua izango denez, komeni da aurre izena ematea 943 55 44 84 telefono zenbakira deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.o