wrapper

Ekindarreko bazkideek eska dezakete udalaren dirulaguntza
Ekainaren 30era arte eska daiteke dirulaguntza eskaera udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eginda. Diru laguntza orokorra 500€koa izango da, gehienezkoa ekarpenaren %50a izanik. Egoera ekonomiko zailean dauden herritarrentzako laguntza
Osasun mentalaren inguruko jardunaldia egingo da Azpeitian
Hiru saiok osatuko dute osasun mentalaren inguruko jardunaldia. Saioak maiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2an izango dira, 18:00etan hasita, Azoka plazako lehen solairuko aretoan. Doakoa izango da eta ez da izenik eman beharko aurrez. Udalak
Babes sozial eta ekonomikorako 11 neurri zehaztu eta 2 milioi euro bideratu ditu udalak
Egoera ezegonkorrari erantzuteko 11 neurri zehaztu ditu Azpeitiko Udalak eta gaur aurkeztu ditu neurrien inguruko xehetasunak. Babes sozial eta ekonomikoa eta trantsizo energetikoaren baitan hartutako neurriak dira eta prentsaurrean azaldu dituzte

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Igandean, maiatzak 15, Zomorroen inguruko tailerra egingo da Ekoetxean, Familia ekintzen baitan, 6-12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei zuzenduta. 11:00etan hasiko da ekintza eta Parte-hartzaileek intsektu bat identifikatzen duten ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzte. Gainera, tailer honetan haurrek intsektu bat sortuko dute.

Ekintzan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea maiatzaren 13a bitartean, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara idatzita edo 943 81 24 48 telefonora deituta. Plaza mugatuak izango dira.