wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak bilera egin berri du karnabalak antolatzeko lanetan aritzen diren eragileekin, eta adostasunez,karnabalak egitea eta ohiko egutegiari eustea adostu dute. Datozen asteetan elkarlanean arituko dira eragileak eta udala ekintzak aurrera eramateko guztia antolatzen.

Otsailaren 14tik aurrera osasun larrialdi egoera bertan behera geratu eta egun indarrean dauden neurriak indargabetu egingo direla iragarri zuen atzo LABIk. Erabaki horren ondotik, karnabaletarako eragileek dituzten asmoen berri izateko bilera deitu du udalak gaurko. Hala, eragile guztiek beren ohiko ekintzak antolatzeko gogoz daudela jakinarazi dute eta festak ohi bezala antolatzea erabaki dute adostasun osoz.


15 egunen buruan hasiko dira festak, baina udalak “betiko karanabalak” antolatzeko ahalegina egingo duela adierazi du Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak: “Duela bi urteko karnabalak bukatu eta egun gutxira ezarri zuten osasun alarma egoera. Eta bi urtera, egoerak festak antolatzeko aukera eskaintzen digu. Falta diren bi asteetan ahalegina egingo dugu herritarren gozagarri izango diren karnabalak antolatzeko”. Gaurtik aurrera, beraz, eragileekin elkarlanean arituko da udala ekintzak aurrera eramateko.


Bidenabar, Odriozolak eskerrak eman nahi izan dizkie eragileei: “Badakigu bi urte hauetan gauza asko utzi behar izan ditugula bertan behera. Ez dira erabaki errazak izan, buruak eta bihotzak gauza ezberdinak nahi izan dituztelako. Hala ere, ardura kolektiboaz jabetuta hartu ditugu erabaki guztiak. Eta benetan eskertzekoa da”.