wrapper

Festarako deia egin diete udalak eta eragileek azpeitiarrei
Santioak heltzear direla aurkeztu dituzte festak gaur udalak eta festetan ekintzak antolatzen dituzten herri eragileek. Ia heun ekintza izango dira datozen egunotan herrian. Uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 2ra arte izango da zer ikusia eta zer
Atzegik botako du saninaziotako txupinazoa
Uztailaren 30eko 12:00ak iristeko gogoz daude Atzegiko kideak. Saninaziotako txupinazoaren momentua berezia izan ohi da azpeitiar askorentzat, eta, aurten, bereziki gogoangarria izango da Atzegi osatzen duten guztientzat Bi urteko hutsunearen
Etxebizitza parkea birgaitzeko irisgarritasun, efizientzia energetiko eta energia berriztagarrien
Etxebizitza planean zehaztutako oinarriei erantzuteko politika eta neurri berriak hartu eta abian jartzen jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Gaur, herriko etxebizitza parkearen irisgarritasuna hobetu, efizientzia energetikoa lortu eta energia

AzpeitiaOroimena

Azpeitia San Inaziyuek 2022

Gaur bildu dira helduen danborradako eragileak eta danborrada bertan behera lagatzea erabaki dute. Festetako ekintzarik ez du antolatuko udalak, ondorioz.

Ostiralean haurren danborradarekin hartutako erabakiaren ostean, gaur bildu dira helduen danborrada antolatzen duten eragileak, eta hori ere bertan behara uztea erabaki dute. Iritzi eta ekarpen ezberdinak entzun ostean hartu dute erabakia, pena handiz eta adostasunez.

2020an, azken aldiz helduen danborrada egin zenean, 30 taldetan banatuta, 1.500 danborjoletik gora izan ziren sansebastian bezperan, herriko kaleetan. Horiez gain, ehundaka herritar izaten dira urtez urte kale ertzetan danborjoleak animatzen eta festaz gozatzen. LABIk kanpoko ekintzetan bildu daitekeen 800 pertsonako muga erraz gainditzen da ekintza horretan. Beraz, ezinezkoa da danborrada egitea. Talde zein udalaren nahia hasieratik danborrada antolatzea izan da; baina osasun egoerak eta arauek ezinezko egin dute azkenean. Gaur agitaratutako datuen arabera, azken 14 egunetako 100.000 biztanleko inzidentzia tasa 9.119koa da; eta epe horretan bertan 1.388 izan dira positibo emandako herritarrak.

Erabakia zaila izan da, baina osasuna lehenetsi eta arduraz jokatzeko hautua egin da. Beraz, sansebastianak bertan behera gelditu dira eta ez da inolako ekintzarik antolatuko.