wrapper

Ekindarren eguzki plakak ezartzeko plan berezia onartu da berme juridiko eta legal guztiekin
Atzoko plenoan onartu zen (EHBilduren aldeko eta EAJren aurkako botoekin) Ekindar azpeitiarren energia kooperatibak Urrestillan plakak jartzeko Plan Berezia. Behin proiektuaren tramitazio guztia eginda, obrei lotutako baimenak eskatzeari ekingo
Urriaren 11n, 19:00etarako deitu du Azpeitiko Udalak herritarrentzako batzar irekia
Pasa den astean, gaia publiko egin zenean Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak iragarri moduan, urriaren 11n (asteartea), 19:00etan, Soreasu antzokian egingo da ‘Piaspe’ deituriko eolikoen proiektuaren inguruko batzar irekia, herritarrekin. Batzarraren
Euskara hautu natural izatetik aukera kontziente izateko beharra
Atzo aurkeztu ziren 2021eko udazkenean Sozialinguistika Klusterrarekin elkarlanean egindako hizkuntzen kale erabileraren neurketaren emaitzak. Emaitza onek, euskararen kale erabilera %86,6koa dela neurtu dute, herritarren kezkarekin kontrastatu

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Osasun egoerak eta neurriek danborrada egitea ahalbidetzen dutenean antolatzeko konpromisoa hartu dute udalak eta eragileek

Atzo arratsaldean bildu ziren San Sebastian Eguneko haurren danborradaren inguruan hitz egin eta erabaki bat hartzeko Azpeitiko Ikastola Ikaberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Karmelo Etxegarai ikastolako, Itsasiko, Juan Antxieta Musika Eskolako, ikastetxeetako guraso elkarteetako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak.

Gaur egun herrian bizi den osasun egoera kezkagarria da: 8.600ekoa da 100.000 biztanleko inzidentzia tasa, eta, azken datuen arabera, 14 egunetan 1.309 positibo izan dira. Anbulatorioko arduradunek udalari egoera larria dela ere adierazi diote; gaindituta eta larrituta daude osasun etxean. Eta neurriak errespetatzea ezinbestekoa da egoerari buelta emateko.

Azpeitiko haurren danborradan 2.000 lagunek hartzen dute parte guxtienez; 600-650 haurrek hartzen dute parte, eta haur bakoitzeko gutxienez bi guraso edo ikusle izaten dira kalean, festaren parte. Danborrada ezin da ulertu haurrik eta horiek ondotik txalotzen eta animatzen dituzten ikuslerik gabe. Beraz, abenduaren 18an LABIk kanpoko ekintzetan bildu daitekeen gehienezko kopurua, 800 pertsonatako muga, gainditzen du. Horretaz gain, aste honetatik aurerra ikastetxeetako haurrek taldeka funtzionatu behar dute; eta taldeak nahastea ekidin behar dute. Beraz, gela eta mailak nahasterik ez dute eta danborradako entsegu eta danborrada bera egitea ezinezko da, hainbat ikastetxeetako arduradunek azaldu dutenez.

Danborrada antolatzeko asmoz hainbat bilera egin dira eta iritzi, alternatiba eta ekarpen ezberdinak izan dira aztergai azken bileran ere. Erabakia hartzea ez da erraza izan, egoera bera ere ez delako erraza. Tanborrada egitea izan da, eta da, denon nahia baina osasun egoerak eta ezarrita dauden neurriak aintzat hartuta, San Sebastian Egunez haurren danborradarik ez da egingo.

Hala ere, Azpeitian danborradan irteteko aukera haur guztiak izan dezaten, egoerak eta neurriek uzten dutenean egiteko konpromisoa hartu dute eragileek eta udalak.