wrapper

Ekindarreko bazkideek eska dezakete udalaren dirulaguntza
Ekainaren 30era arte eska daiteke dirulaguntza eskaera udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eginda. Diru laguntza orokorra 500€koa izango da, gehienezkoa ekarpenaren %50a izanik. Egoera ekonomiko zailean dauden herritarrentzako laguntza
Osasun mentalaren inguruko jardunaldia egingo da Azpeitian
Hiru saiok osatuko dute osasun mentalaren inguruko jardunaldia. Saioak maiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2an izango dira, 18:00etan hasita, Azoka plazako lehen solairuko aretoan. Doakoa izango da eta ez da izenik eman beharko aurrez. Udalak
Babes sozial eta ekonomikorako 11 neurri zehaztu eta 2 milioi euro bideratu ditu udalak
Egoera ezegonkorrari erantzuteko 11 neurri zehaztu ditu Azpeitiko Udalak eta gaur aurkeztu ditu neurrien inguruko xehetasunak. Babes sozial eta ekonomikoa eta trantsizo energetikoaren baitan hartutako neurriak dira eta prentsaurrean azaldu dituzte

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Salbe auzoko irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, auzo horretako 7 eta 25 etxe atarien arteko zatia egokitu eta berritzeko obrak aurrera doaz. Sasoi erainkuntzak Sl enpresa ari da obrak egiten, eta martxa onean doaz. 347.608,71€ko inbertsioa egingo du udalak.

Obra horien bidez, ingurua berrurbanizatuko da; herritarren mugikortasuna eta irisgarritasun antolamendua hobetu eta arauetara egokitzeko. Horretarako urbanizazioa berritu eta zoladura berritzearekin bat, errepidea hobetu, aparkaleku gehiago atera, ur estolderiak banatu eta etxeen arteko argindar kableak lurperatzeko lanak egiten ari dira, azken hilabeteotan.