Errege bezperan, Azpeitian izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak, herriko haurrak agurtzen. Ez da ohiko paseo edo kabalgatarik izango, osasun egoera dela eta. Hala ere, 18:30etatik aurrera, txu-txu trenean bisitatuko dituzte herriko txoko desberdinetan haurrak. Gabonetako ekintzak antolatzen dituzten eragile, ikastetxe eta udalak adostu zuten hainbat ekintza, egoerara egokituta eta osasun neurriak betez egitea, eta aldaketekin bada ere, haurrak agurtzeko parada egingo dute.
Ohi bezala, igerilekutik abiatuko dira 18:30etan eta ordubetez ibiliko dira herrian. Aurtengoan, ez hiru erregeak soilik ibiliko dira kalean, haurrak agurtzen. Izan ere, ohiko laguntzaile eta pajeak ez dira irtengo. Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrian bueltaka ibiliko dira haurrak ikusi eta agurtzeko moduan, baina ez dute geldialdirik egingo eta ez dute ohiko agurrik egingo udaletxetik. Bideoan ikus daiteke egingo duten ibilbidea.
Postontziak, gutunentzat
Erregeak izango dira, baina pajeak ez dira izango gutunak jasotzen aurtengoan. Baina, iaz bezala, hiru postontzi izango dira gaurtik herrian, gutunak jasotzeko. Igerileku ondoan, udaletxe azpian eta Jose Artetxen (Botika ondoan) ezarriko dira postontziak, eta hilaren 5a arte izango da gutunak uzteko aukera. Egun horretan, erregeii emango zaizkie jasotako gutunak.