wrapper

168 proiektu lagundu dira diruz, Ekonomia Sustatzeko laguntzen bidez
500.000 euroko inbertsioa egin zuen udalak 2021. urtean herriko sektore ezberdinak laguntzeko; lehen sektore eta zerbitzuetako 103 proiektu, 26 proiektu industriak, ekintzailetasuneko 13 proiektu eta 26 kontratazio lagundu dira zehazki. 2021eko
Maiatzara arteko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea astelehenean irekiko da
Emakumeen ahalduntzean sakondu eta eragiteko ikastaro ikastaro eskaintza zabala izango da abian Jabetze Eskolen baitan. Urtarriletik aurrerako eskaintzan izena emateko aukera urtarrialren 17tik 28ra izango da zabalik. Jabetze Eskoren bidez,
Ekindarrek abiatu du kooperatibako kide izateko aurreinskripzioa
Atzo arratsaldean aurkeztu zen azpeitiarren aurrean proiektua, eta jakinmin handia piztu du; izan ere, Sanagustin kulturgunea bete egin zen. Kooperatibista izan nahi dutenen aurreinskripzioa zabaldu da eta www.ekindar.eus helbidean egin daiteke.

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, Euskal Antzerki Topaketen baitako Ikuslegoaren Saria eman du Azpeitiko Udalak; aurtengoan, Kamikaz kolektiboak, Ttak Teatroak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean ekoitzitako Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlanak jaso du. 600€k-ko saria jaso dute. 

 

Joan den urriaren erditik azaroaren erdira bitartean egin zen Azpeitian, Euskal antzerki Topaketen 39. edizioa. Hilabetan, euskarazko 13 antzezlan taularatu ziren, eta ikus-entzuleek obra bakoitzaren bukaeran emandako botuen bidez,Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana saritu nahi izan dute. Gaurkoan, Eneritz Albizu Euskara Batzordeburua, Erika Olaizola , Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias aktoreak eta Aitor Bereziartua Kulturaz kooperatibako kidea eta Ander ugarte zinegotzia izan dira Dinamoa Sormen gunean egin den sari banaketan.

 

Eneritz Albizuk aktoreak zoriontzeaz gain, Antzerki Topaketek 40 urte beteko dituztela datorren urtean aipatu du: "Urte guzti horietan euskarazko antzerkigintzak bere lekua hartu du. Baina, aldi berean asko dago egiteko lanbide honi bere balioa eta duintasuna emateko, eta horretarako, gure alea jartzen saiatuko gara".Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi obra Kulturazek ekoitzitako lana dela ere gogorarazi nahi izan du, eta kooperatibak egiten duen lanak herriko kultur dinamikan duen garrantzia nabarmendu du.Aurtengoan, hiru antzelanen artean lehia izan dela ere azaldu du: "Orohar puntuazio altuak izan dira, baina hiruk oso puntuazio altua lortu dute eta hori antzezlanen maila ona izan delako da". 


Gaztañagak, bestalde, aktore taldearen izenean eskerrak emateko aprobetxatu du hitzartzea: "Sorpresaz jaso dugu saria, eta beti da ederra publikoaren saria jasotzea, ikusleak izan direlako obraz gozatu dutenak. Oso eskertuta gaude". Bengoetxeak Kulturazen izenean laguntzeko daudela azaldu du: "Herriko egitura bat da gurea, herritik eta herriarentzako sortutakoa, eta horrelako antzezlanak ahalbidetzea plazer bat da".