wrapper

Festarako deia egin diete udalak eta eragileek azpeitiarrei
Santioak heltzear direla aurkeztu dituzte festak gaur udalak eta festetan ekintzak antolatzen dituzten herri eragileek. Ia heun ekintza izango dira datozen egunotan herrian. Uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 2ra arte izango da zer ikusia eta zer
Atzegik botako du saninaziotako txupinazoa
Uztailaren 30eko 12:00ak iristeko gogoz daude Atzegiko kideak. Saninaziotako txupinazoaren momentua berezia izan ohi da azpeitiar askorentzat, eta, aurten, bereziki gogoangarria izango da Atzegi osatzen duten guztientzat Bi urteko hutsunearen
Etxebizitza parkea birgaitzeko irisgarritasun, efizientzia energetiko eta energia berriztagarrien
Etxebizitza planean zehaztutako oinarriei erantzuteko politika eta neurri berriak hartu eta abian jartzen jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Gaur, herriko etxebizitza parkearen irisgarritasuna hobetu, efizientzia energetikoa lortu eta energia

AzpeitiaOroimena

Azpeitia San Inaziyuek 2022

benduaren 15ean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean egingo da lehen batzar irekia. Bileraren ostean, bazkidetza kanpaina jarriko dute abian %100 herritarrena izango den energia kontsumo kooperatiba osatzeko.

 

Gaur eguerdian, Ekindar Azpeitiko herritarren kooperatibako sustatzaile nagusiak Sanagustinen elkartu dira duela hainbat hilabete abian jarritako proiektuaren datozen pauso garrantzitsuen berri emateko. Bertan batu dira, Azpeitiko Udalaz gain, Ekiola (Energiaren Euskal Erakundea eta Mondragon taldeko Krean kooperatiba), Bertan Merkatari Elkartea, Artxara Kooperatiba, Kulturaz kooperatiba, Urola BHI Ikastola, Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastola, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Iraurgi ikastetxea eta Usurbilgo Lanbide Eskola.


Otsailean egitasmoa aurkeztu zenetik, proiektua garatu, kooperatiba sortu eta tramite administratiboak aurrera egiteko lanean aritu dira proiektuaren sustatzaileak. Lanak aurreratuta, herritarren parte hartze aktiboa sustatu eta energiaren gaia landuko duen azpeitiarren kooperatiba osatzeko prozesuari ekingo diote. Abenduaren 15ean, 19:00etan, proiektuan interesa duten herritarrentzat bilera irekia egingo da Sanagustinen.


Herritarren sentsibilizazioan eragiteaz gain, energiaren demokratizazioa eta transizio energetikoan eragiteko helburua azpimarratu nahi izan dute ekimenaren sustatzaileek. Horrela, energia sorkuntzarako aukera berritzaileak aztertu eta garatzeko bitartekoa izan nahi du Ekindar azpeitiarren energia kooperatibak.


450 bazkiderentzat energia
Ekindar kooperatiba proiektu erreal bat gauzatuz abiatuko da. Epe motzean, Azpeitiko lur-sail batean eguzki-panelen instalazkuntza bat eraiki eta martxan jarriko da, herriko familia edota merkatari txikien elektrizitate beharrei erantzuna emateko.


Ekindar irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango da. %100ean azpeitiarrena izango da eta Km0-ko energia berdea sortuko du. Bazkide egiten direnek 25 urterako argindarra sortzeko besteko instalazio bateko kooperatibista izango dira.


Bazkide egiten diren herritar edota merkatariek, inbertsio baten truke, ohikoa baino prezio merkeagoan lortuko dute argindarra eta urte gutxiren buruan amortizatu ahal izango dute egindako diru ekarpena.


Klima aldaketari aurre egiteko tresna
Klima aldaketa errealitate bat da. Faktore askok dute eragina horretan, baina energiaren sorkuntza gako garrantzitsuetarikoa da. Beraz, kilma aldaketarai aurre egiteko ezinbestekoa da trantsizio energetikorako pausoak ematea; energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarrien alde egitea. Azpeitiko kasuan, elkarlanean egin nahi da bide hori.


Egungo merkatu logika horren alternatiba gisa sortuko da Ekindar. Energiaren demokratizazioa bultzatuz bizi dugun injustizia gainditu eta bestelako gizarte eredu bat erakitzeko.