wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

benduaren 15ean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean egingo da lehen batzar irekia. Bileraren ostean, bazkidetza kanpaina jarriko dute abian %100 herritarrena izango den energia kontsumo kooperatiba osatzeko.

 

Gaur eguerdian, Ekindar Azpeitiko herritarren kooperatibako sustatzaile nagusiak Sanagustinen elkartu dira duela hainbat hilabete abian jarritako proiektuaren datozen pauso garrantzitsuen berri emateko. Bertan batu dira, Azpeitiko Udalaz gain, Ekiola (Energiaren Euskal Erakundea eta Mondragon taldeko Krean kooperatiba), Bertan Merkatari Elkartea, Artxara Kooperatiba, Kulturaz kooperatiba, Urola BHI Ikastola, Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastola, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Iraurgi ikastetxea eta Usurbilgo Lanbide Eskola.


Otsailean egitasmoa aurkeztu zenetik, proiektua garatu, kooperatiba sortu eta tramite administratiboak aurrera egiteko lanean aritu dira proiektuaren sustatzaileak. Lanak aurreratuta, herritarren parte hartze aktiboa sustatu eta energiaren gaia landuko duen azpeitiarren kooperatiba osatzeko prozesuari ekingo diote. Abenduaren 15ean, 19:00etan, proiektuan interesa duten herritarrentzat bilera irekia egingo da Sanagustinen.


Herritarren sentsibilizazioan eragiteaz gain, energiaren demokratizazioa eta transizio energetikoan eragiteko helburua azpimarratu nahi izan dute ekimenaren sustatzaileek. Horrela, energia sorkuntzarako aukera berritzaileak aztertu eta garatzeko bitartekoa izan nahi du Ekindar azpeitiarren energia kooperatibak.


450 bazkiderentzat energia
Ekindar kooperatiba proiektu erreal bat gauzatuz abiatuko da. Epe motzean, Azpeitiko lur-sail batean eguzki-panelen instalazkuntza bat eraiki eta martxan jarriko da, herriko familia edota merkatari txikien elektrizitate beharrei erantzuna emateko.


Ekindar irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango da. %100ean azpeitiarrena izango da eta Km0-ko energia berdea sortuko du. Bazkide egiten direnek 25 urterako argindarra sortzeko besteko instalazio bateko kooperatibista izango dira.


Bazkide egiten diren herritar edota merkatariek, inbertsio baten truke, ohikoa baino prezio merkeagoan lortuko dute argindarra eta urte gutxiren buruan amortizatu ahal izango dute egindako diru ekarpena.


Klima aldaketari aurre egiteko tresna
Klima aldaketa errealitate bat da. Faktore askok dute eragina horretan, baina energiaren sorkuntza gako garrantzitsuetarikoa da. Beraz, kilma aldaketarai aurre egiteko ezinbestekoa da trantsizio energetikorako pausoak ematea; energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarrien alde egitea. Azpeitiko kasuan, elkarlanean egin nahi da bide hori.


Egungo merkatu logika horren alternatiba gisa sortuko da Ekindar. Energiaren demokratizazioa bultzatuz bizi dugun injustizia gainditu eta bestelako gizarte eredu bat erakitzeko.