wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Abendutik otsailera 'Eta erditu ondoren, zer?' ikastaroa eskainiko da Emakume Txokoan amentzat. Hiru hilabetez, hilean bi egunetan izango dira doako saioak eta izen ematea abenduaren 3a bitartean izango da irekita. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiagorako interesdunek Emakume Txokora aurki dezakete: 688 751 000 telefonoro deituta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara idatzita edo bulegoan bertan. 

Askotan, erditu ondorenean, ama izatearen gauza politez baino ez da hitz egiten eta sarri errealitatearen beste aldea ezkutatzen da. Egunerokoan aurkitzen diren zailtasun, bakardade eta isolamendu bizipenek ez dute tokia hartzen egunerokoak. Eta hori ere errelitatearen parte bat da.
Gurasotasunak, bizitza pertsonal, sozial zein bikote harremanean hainbat aldaketa dakarzki eta horiekin batera, egoerak berraztertu eta pauso berriak emateko beharra sortzen da askotan. 


HELBURUAK
• Amatasuna pentsatzeko eta konpartitzeko espazio bat sortzea da. Ama izateko arrazoiak, modu ezberdinak, laguntza sareak eraikitzen elkarri laguntzeko. Elkar ulertuz, elkarri babesa eskaini, zaintza sareak eraiki eta espazio zein baliabide propioak geureganatzeko estratejiak pentsatu.
• Bizipenek eta momentuko beharrek tokia izango dute: postpartoa, gorputza, hormonak, emozioak, elkarbizitza, desioa eta motibazio sexuala, espektatibak, ardurak eta independentziak… Gure buruei tratu on bat opatzeko lekua hain zuzen.
• Maila pertsonaletik haratago, kolektibotasunean jorratzeko bidea eraikitzeari ekingo diogu elkarrekin, elkar boteretu komunitatearen indarra bidelagun izanik.
• Era berean, jendartea eraldaketan arreta jarriko dugu, zaintzak, bizi komunitateak...berpentsatuz. Sarea eraiki eta sarearen garrantzia bizi

BIDELAGUNAK
Edurne Mendizabal Tolosa eta Haizea Egiguren Iriarte

DATAK
Abenduak 10 eta 17
Urtarrilak 14 eta 28
Otsailak 11 eta 18

ORDUA
Arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara

TOKIA
Emakumeen Txokoan