wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herriko enpresak ikusi eta ezagutzeko konpromisoaren baitan, Nagore Alkorta alkatea eta Leire Goenaga Ogasun batzordeburuak Tecnicur enpresa bisitatu dute Iraurgi Berritzeneko Iztiar Abarisketa eta Jaione Valberderekin batera. Bertan, Diego Benitez enpresako kidearekin elkartu ziren.

“Herriko enpresak eta industria ezagutzeak garrantzia handia du guretzat; hala bidetuzten lehentasun eta beharren berri ere jasotzen dugulako. Eta, horrela, gure baliabide publikoak hobeto bideratzea ere ekartzen du”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Egiten ari diren bisitetan, azken urteotan sustapen ekonomikoaren baitan udalak emandako laguntzekin egindako inbertsio eta hobekuntzak ezagutzeko aukera izaten ari dira. “Interesgarria da oso herriko ehun ekonomikora bideratutako diru publikoarekin enpresetan egin diren aurrerapenak ikustea. Ikusi dugu dibertsifikaziorako edo enpresaren etorkizunari begirako inbertsietarako balio izan dutela”.

Tecnicur enpresa 2015ean sortu zen eta sukaldeko eta bainuko altzari laguntzaileak fabrikatzen dituzte, batez ere. Soluzio industrialak ematen dizkiete zailtasun tekniko handiko piezei.
Eraikuntzaren sektorerako panel akustikoak ere egiten dituzte, kanpokoak zein barrukoak. Eta, ikerketa-proiektuak ere egiten dituzte beraien ekimenez, bezeroak berrikuntzaren arloan dituzten eskaerei irtenbide teknikoak emateko etengabeko beharraren ondorioz. Sustapen ekonomikorako laguntzen bidez, enpresaren sorrera, inbertsioak eta proiektu estrategikoak lagundu ditu diruz udalak.