wrapper

Amue eremua herriarentzat berreskuratzeko plan bereziari hasierako onarpena eman dio Azpeitiko
Nagore Alkorta Alkateak ebazpena sinatu eta berehala hartutako erabakiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Adierazi du azpeitiarentzat estrategikoa dela Amue eremua eta bere garapena Azpeitiarren interesen arabera egin dadin lanean jarraituko
Etxe hutsetan arreta jarrita, etxebizitza parkearen diagnostiko eta jarraipenerako tresna sortu du
Azpeitiko Udalaren lehentasun nagusienetarikoa da azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea. Etxebizitza bat izatea eskubide subjetibo gisa aitortua dago eta erakunde publikoen betebeharra da eskubide hori bermatzea. Lanketa horretan, eta
Joxe Takolo Beka handituta, abian da goi mendizaletasuna, abentura eta zientzia proiektuak
Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena eta izana islatzeko helburuz 2001. urtean eman zen lehen aldiz beka. Aurten, 4.000€ra igo dute bekaren diru kopurua Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko Mendi federazioak adostuta. Proiektuak

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Urola Erdiko udalerrietako (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil eta Beizama) ekintzaileei zuzendutako laguntza eskaera guztiak Azpeitiko Udalak kudeatuko ditu eta eskaerak azaroaren 19tik abenduaren 13ra arte aurkez daitezke, udaletxean.

Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea ireki du Lanbide enplegu zerbitzuak. Azpeitiko ekintzaileenak ez ezik, eskualdeko osokoen eskaerak kudeatzeaz arduratuko da Azpeitiko Udala. Beraz, udaletxean aurkeztu beharko dituzte ekintzaileek beren proiektuak eta eskaerak, abenduaren 13ra bitartean.


Bi motatako laguntzak izendatu ditu Lanbidek: negozio ideia bat duten ekintzaleentzako lerroa, batetik: eta bideragarritasun plana dagoeneko landuta duten eta jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileei bideratutakoa, bestetik.


Negozio bat abiatzeko ideia dutenen kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da deialdi honetan, eta adinaren eta generoaren arabera, onartutako eskaerek 1.000 eta 1.300 euro arteko dirulaguntza jasoko dute. Urola Erdian aurkezten diren eskaeren artean, gehienez zortzi onuradunen proiektuak lagunduko ditu Lanbidek.


Jarduera abian jartzeko laguntzari dagokionez, hiru hilabeteko dedikazioa eskaintzeko konpromisoa eskatzen da, eta epe hori amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa ere bai. Hori horrela gauzatzen bada, eta adinaren eta generoaren arabera, 1.500 eta 1.950 euro bitarteko laguntza jasotzeko aukera izango dute beste zortzi ekintzailek.


Onartutako ideien eta proiektuen tutorizazio prozesua abenduaren 15ean hasiko da.


Eskaera orriarekin batera, errolda agiria, Lanbiden izena emanda egotearen ziurtagiria, bizitza laborala eta ogasunean jarduera ekonomikoen zergan, azken urtean, altan ez direla egon adierazten duen ziurtagiria aurkeztu behar dituzte. Horretaz gain, negozio bat abiatzeko ideia dutenen laguntzetara aurkezten direnek beren proiektuaren deskribapena aurkeztu beharko dute; eta, jarduera abian jartzeko lerrora aurkezten direnen bideragarritasun plana.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information