wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Urola Erdiko udalerrietako (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil eta Beizama) ekintzaileei zuzendutako laguntza eskaera guztiak Azpeitiko Udalak kudeatuko ditu eta eskaerak azaroaren 19tik abenduaren 13ra arte aurkez daitezke, udaletxean.

Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea ireki du Lanbide enplegu zerbitzuak. Azpeitiko ekintzaileenak ez ezik, eskualdeko osokoen eskaerak kudeatzeaz arduratuko da Azpeitiko Udala. Beraz, udaletxean aurkeztu beharko dituzte ekintzaileek beren proiektuak eta eskaerak, abenduaren 13ra bitartean.


Bi motatako laguntzak izendatu ditu Lanbidek: negozio ideia bat duten ekintzaleentzako lerroa, batetik: eta bideragarritasun plana dagoeneko landuta duten eta jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileei bideratutakoa, bestetik.


Negozio bat abiatzeko ideia dutenen kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da deialdi honetan, eta adinaren eta generoaren arabera, onartutako eskaerek 1.000 eta 1.300 euro arteko dirulaguntza jasoko dute. Urola Erdian aurkezten diren eskaeren artean, gehienez zortzi onuradunen proiektuak lagunduko ditu Lanbidek.


Jarduera abian jartzeko laguntzari dagokionez, hiru hilabeteko dedikazioa eskaintzeko konpromisoa eskatzen da, eta epe hori amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa ere bai. Hori horrela gauzatzen bada, eta adinaren eta generoaren arabera, 1.500 eta 1.950 euro bitarteko laguntza jasotzeko aukera izango dute beste zortzi ekintzailek.


Onartutako ideien eta proiektuen tutorizazio prozesua abenduaren 15ean hasiko da.


Eskaera orriarekin batera, errolda agiria, Lanbiden izena emanda egotearen ziurtagiria, bizitza laborala eta ogasunean jarduera ekonomikoen zergan, azken urtean, altan ez direla egon adierazten duen ziurtagiria aurkeztu behar dituzte. Horretaz gain, negozio bat abiatzeko ideia dutenen laguntzetara aurkezten direnek beren proiektuaren deskribapena aurkeztu beharko dute; eta, jarduera abian jartzeko lerrora aurkezten direnen bideragarritasun plana.