wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

2021 urteko Enplegu Planaren baitan, urtea bukatu bitartean 6 pertsona kontratatuko ditu udalak, aldi baterako. Brigadarako hiru peoi kontratazteko deialdia abian dago; Lanbideren bidez egingo dira aldi baterako kontratazio horiek. Beraz, interesdunek Lanbidera jo behar dute. 

Ekobailara IX azpiproiektuaren baita brigadarako 3 peoi kontratatzeko deialdia dagoeneko abian da, eta azaroaren 19a bitartean izango dute interesdunek izena emateko epea. Lan eskaintzara aurkezteko Lanbiden izena emanda egon behar da, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzaileak izan beharko dute eta erakunde horren bitartez egingo da izen ematea.

Eskaintzen den postuan esperientzia izatea, euskararen ezagutza izatea, azpeitiarra izatea edo Azpeitian bizitzea baloratuko da.

Lan eskaintza.

 

Beste hiru lagunen kontratazioa ere laster

Formateu X-TIC azpiproiektuaren baitan beste hiru pertsona ere kontratatuko dira  udalean lan egiteko. 3 langabetuak 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte, langabezi egoeran egon beharko dute; emakumeek lehentasuna izango dute kontratazioan. 

Azken lan-eskaintza horien izen ematea azaroaren bukaeran  abian jartzea aurreikusten da, eta deialdi publikoa egingo du udalak.