wrapper

Oharrak

Lan munduan euskararen normalkuntza erronka
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, Azpeitiko Udalak herriko enpresentzat jardunaldia antolatu du, Basazabal Jauregian. Bertan, 25 bat enpresetako ordezkariak bildu dira, lan munduan ere hizkuntza normalizazioa bultzatzearen
Euskaren Nazioarteko Eguneko adierazpena
Atzoko ohiko plenoan, gaurko Euskaren Nazioarteko egunaren baitan, HAKOBAn adostutako adierazpena onartu zuten, aho batez. Eneritz Albizu Euskara Batzordeburuak horrelako adierazpenak "hainbat sentzibilitateren artean adoste" pozgarritzak jo zuen
Gizarte beharrei erantzun, ekonomia sustatu eta trantsizio energetikorako proiektu estrategikoak
Nagore Alkorta alkateak, “epe luze eta motzera begira” proiektuak gauzatzeko tresna direla udal aurrekontuak azpimarratu du. Hala, “eguneroko beharrei” erantzuteaz gain, “proiektu estrategikoak” bultzatzeko konpromisoa agertu du. 2022ko aurrekontuak

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Azpeitiko industriaren egoera bertatik bertara ezagutu, gauzatzen ari diren edo etorkizune proiektuak ezagutu eta udalak ekonomia sustatzeko dituen laguntzen berri eman asmoz, Elmubas Ibérica Europan enpresaren handitzea ikusten izan dira Nagore alkorta alkatea eta Aitor Bereziartua Ingurumen eta Hirigintza zinegotzia. Bertan, enpresako hainbat arduradunekin bildu ziren, eta enpresaren egunerokoa ezagutzeaz gain, pabilioi berria ezagutzeko aukera ere izan zuten udal ordezkariek. Nagore Alkorta alkateak, ekonomiaren sustapenak udalarentzat duen garrantzia azpimarratu nahi izan die: “Azpeitiarrek beren bizi proiektua herrian bertan garatzeko aukerak bermatzea da udal honen helburu nagusienetarikoa. Horretarako ezinbestekoa da herritarrek lan aukerak herrian bertan izatea. Horregatik, guretzat pozgarria da zuena bezalako enpresa sendoak gure herrian anpliazioa egiteko apustua egitea”. Bide horretan, gaur egun Azpeitiko langabezia tasa azken urteotako txikiena dela ere gaineratu du. Zehazki, iraileko langabezia tasa %7,4koa izan zen.


Elmubas enpresa txakur eta katuentzako janari lehorra produzitzen eta komertzializatzen duen enpresa liderra da. Azpeitiko Antzibarrena industraigunean dago eta gaur egun 200 langile baino gehiago ditu. Instalazio berriaren eraikuntzaren bitartez produkzio-ahalmena handitzea da helburua eta handitze osoa abian denean 325 langile izango dituztela aurreikusten dute: “Urtea hasi denetik planta berrirako 25 langile kontratatu ditugu eta formatzen ari gara. Urte amaierarako handitzearen lehen faseko produkzioa bete-betan hasita egotea aurreikusten dugu eta kontratazio gehiago egingo ditugu”, adierazi dute enpresako ordezkariek. Gaur egun plantilan dituzten langileen %50a inguru emakumezkoa da.


Handitzeko lanen lehen fasea jarriko dute martxan urtea bukatzerako; hau da, planta berria bere produkzioaren %65ean edo izango da lanean. 2024. urterako bigarren fasea abian izatea dute jomugan. Handitze osoa egindakoan, Elmubasen hasierako produkzioa eta tamaina bikoiztuko dituzte. Betiko fabrikaren ondoan eraikitako pabiloi berriak lanerako beste 18.000 m2-ko azalera du. Hortaz, Elmubas enpresaren produkzio-instalazioek, guztira, 55.000 m² baino gehiagoko azalera izango dute.Horretarako, 48 milioiko inberstioa egingo dute orotara, eta hasieran baino 125 langile gehiago izango dituzte.


Azken urteetan Azpeitiko Udalak Elmubas enpresari emandako babes eta laguntzak, besteak beste, Sustapen ekonomikoaren bidez eman zaizkio. Bide horretan, iaz, planta berriko aldagelak emakume zien gizonezkoenak egiteko eman zitzaioan eta azpeitiarren kontratazioak suatzeko herritarren kontratazio berriak egiteko laguntza ere jaso zuen.

 

IMG 9225

IMG 9208

 

IMG 9204