wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak Biltzen, gizarteratze eta kulturarteko bizikidetzaren euskal agentziarekin elkarlanean, atzerritartasunari buruzko saioa antolatu du azaroaren 10erako. Saioa 15:00etatik 17:00etara izango da, Azoka Plazako aretoan, eta bertan, tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza izango dituzte hizketagai. Saioak atzerritarrei zein atzerriko pertsonekin harremanetan dauden eta informazioa behar duten beste herritar  guztiei zuzenduta dago. Aforoa mugatua denez, aurrez izena ematea komeni da. Horretarako Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera posta elektronikoa idatzi edo 943-54 41 84 telefono zenbakira deitzea nahikoa izango da.