wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Osasun arazoak tarteko, bertan behera gelditu da Brice Montagnoux organistaren eta Eva Villegas Klarinete jotzailearen kontzertua. Horien ordez, izango dira bihar 20:00etatik aurrera Ainhoa Merzero sopranoa eta Alberto Saez Puente organista. 

Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa azkenetara heldu da. Biihar izango da Azpeitiko kontzertuetan azkena; 20:00etan Loiolako basilikan izango da aurrekoak bezala. Azken momentuko osasun arazoak tarteko, aurreikusitako Brice Montagnoux organistaren eta Eva Villegas Klarinete jotzailearen kontzerturik ez da izango; horren ordez, Ainhoa Merzero sopranoa eta Alberto Saez Puente organista izango dira Loiolan. 

txakolina