wrapper

Oharrak

14 antzezlan, 4 estreinaldi eta txontxongilo tailer eta erakusketa izango dira 39. Euskal Antzerki
Gaurko Atx Teatroaren emanaldiaren aurretik aurkeztu dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak. 2021eaen, 39. edizioa izango da eta 14 antzerki obra, horien artean 4 estreinaldi, eta Corrado  Masacciren txontxongile tailerra eta erakusketa izango
Lasaoko araztegia araudi berrira egokitzeko obrak abian dira
Badiolegin (Lasao) dagoen Urola Erdiko araztegiak ibaira egiten diren ixurketen inguruko arautegi berrira egokitzeko obrak egitea adostu dute Lapatx Zabortegiak eta Gipuzkoako Urakek, eta dagoeneko abian dira. 1.358.463,93 euroko inbertsioa egingo
Ordenantza Fiskaletako prezioak eguneratu eta hobari guztiak mantentzea onartu du udalak
Azpeitiko Udalak behin-behinean 2022rako ordenantza fiskalen aldaketak onartu ditu gaurko plenoan, aho batez. Azken asteotan, udalaren egoera ekonomikoa eta urteko datu ekonomikoak aztertu, azken urteko bilakaera ikusi eta dagozkion aurreikuspenak

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuak esku pilota partida profesionalak hartuko ditu urriaren 22an, ostirala, eta Aimar Olaizola omenduko da bertan. Sarrerak online eskuratu daitezke, dagoeneko.

Azpeitiko Udalak eta Ilunpe pilota elkarteak esku pilota jaialdia antolatu dute. Horrela, hilabete askoren ondoren, goi mailako pilota herrira itzuliko da. Ez da nolanahiko itzulera izango, izan ere, Aimar Olaizolak jokatuko du, bere ibilbide profesionalari bukaera emateko aste gutxi falta zaizkionean. Beraz, “txapeldun handiak” Azpeitian jokatuko duen azken partida izango da.


Jaialdia urriaren 22an izango da, ostirala, gaueko 22:00tan Izarraitz pilotalekuan. Lehendabiziko partidan Jon Alberdi herritarak jokatuko du, promozioko 4terdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehia, Zabalaren aurka. Txapelketa hasierako sentsazio bikainak berreskuratu nahiko ditu Arauntza baserrikoak. Bigarren partidan arituko da Olaizola II.a, Mariezkurrenarekin bikote eginez, Peña II.a eta Albisuren aurka, hain zuzen ere. Goi mailako lehia goizuetarra agurtzeko.
Sarrerak dagoeneko salgai daude https://entradasfronton.com webgunean, zehazki, hemen

30€ balio dute kantxako sarrerek eta 25€ goiko palkokoek; 16 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dute. Izarraitz pilotalekuko lehiatila urriaren 22an bertan zabalduko da, arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Covid-19 neurrien malgutzearekin, %100eko aforoa izango da.