wrapper

Oharrak

14 antzezlan, 4 estreinaldi eta txontxongilo tailer eta erakusketa izango dira 39. Euskal Antzerki
Gaurko Atx Teatroaren emanaldiaren aurretik aurkeztu dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak. 2021eaen, 39. edizioa izango da eta 14 antzerki obra, horien artean 4 estreinaldi, eta Corrado  Masacciren txontxongile tailerra eta erakusketa izango
Lasaoko araztegia araudi berrira egokitzeko obrak abian dira
Badiolegin (Lasao) dagoen Urola Erdiko araztegiak ibaira egiten diren ixurketen inguruko arautegi berrira egokitzeko obrak egitea adostu dute Lapatx Zabortegiak eta Gipuzkoako Urakek, eta dagoeneko abian dira. 1.358.463,93 euroko inbertsioa egingo
Ordenantza Fiskaletako prezioak eguneratu eta hobari guztiak mantentzea onartu du udalak
Azpeitiko Udalak behin-behinean 2022rako ordenantza fiskalen aldaketak onartu ditu gaurko plenoan, aho batez. Azken asteotan, udalaren egoera ekonomikoa eta urteko datu ekonomikoak aztertu, azken urteko bilakaera ikusi eta dagozkion aurreikuspenak

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Gasteizko hilketa matxista gogor salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna ere adierazi nahi die. Hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.

Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo larria da gizartean. Azpeitiko Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du, beste behin; ez Azpeitian eta ez beste inon ere. Eta urraketen aurrean, modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.

Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero udaltzaingora, ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara dei dezakete herritarrek. Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.

Erasoren baten aurrean, honako telefonoetara dei dezakezu:
Udaltzaingoa: 943 15 13 13
Ertzaintza: 943 08 37 80
Larrialdi Zerbitzuak: 112