wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Jabetze eskolaren baitan, 4 ikastaro eskainiko dira, abendua bitartean: Elikadura kontzientea; Feminismo antirrazista bat eraikitzeko gakoakElkarrekin bizitako korapiloak askatzen: makrame ikastaroa eta Koloretako jantziak. Ikastaro horien bidez, emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzea da helburua. Azpeitiko Jabetze Eskola 2010etik da Gipuzkoako Jabetze Eskolen sareko kidea, eta prestakuntza eskaintza anitza eta parte hartzailea, emakumeen proposamenetatik eta parekidetasuna bultzatzeko lan ildoen lanketatik prestatzen dute. Urriaren 1a bitartean egongo da izen ematea zabalik. 


Parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste lau ekintza ere izango dira abendua bitartean. Hala, Feminismo ijitoa hitzaldia izango da urriaren 27an; azaroaren 1etik 30era, Emakume Anitzen eguneroko borrokak argazki erakusketa izango da Sanagustin kulturgunean; Moio: gordetzea ezinezkoa zen liburu aurkezpena izango da azaroaren 17an eta Osasun mentaleko errekuperazioari begirada feminista hitzaldia, azaroaren 24an.


Horretaz gain, literatura feministako taldea eta Empalabramiento emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere eskainiko dira irailetik aurrera. 

Neska* gazteen txokoa ere, martxan
Neska* gazteen txokoa, herriko DBH3tik 18 urtera bitarteko neska* orori zuzendutako espazio ahalduntzailea da. Bertan, horien behar konkretuei bideratutako ahalduntze ikastaroak eta dinamizazioa eskainiko dira. Ahalduntze kolektiborako tresnak eta baliabideak eraikiko dituzte, taldean, matxismoari aurre egiteko estrategiak eraikiz. Horretarako, hiru saio berezitu eskainiko dira. Sexuaz, sexuazioaz eta desiraz lemapean, urriaren 22an eskainiko da lehena; azaroaren 19an, Azaroak 25: Zer da indarkeria matxista? saio izango da eta eta, Hilerokoa deseraikitzen izango da abenduaren 17koa.  


Doako hainbat zerbitzu ere bai
Genero berdintasuna bermatzeko eta parekidetasunaren balioekin bat egiten duten hainbat zerbitzu eskaintzen ditu udalak parekidetasun arlotik. Horietako hainbat Emakume Txokoaren bidez eskaintzen dira eta zerbitzu konfidentzialak, profesionalak eta doakoak dira. Hala, Plax sexu aholkularitza zerbitzua, aholkularitza juridikoa, erreminten mailegua, liburutegi feminista eta gune informala abian dira, herritarren beharrei erantzuteko.


Izen ematea hilaren 20etik aurrera
Ikasturte berriko Jabetze Eskolako eskaintzan izena emateko epea irailaren 20tik urriaren 1era bitartean izango da zabalik. Beste ekintzetarako izen emateak zabalik jarraituko du taldea osatu edo ekintza burutu bitartean. Neska* gazteen txokoko ekintzetarako izen ematea saioa baino 5 egun lehenago itxiko da. 

Informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakume Txokora (Goiko kale 12, behea ) jo dezake astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean. 943-15 70 55 eta 688 151 000 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera ere idatz dezakete. 

Ikusi ikasturte berrirako eskaintza osoaren inguruko informazioa