wrapper

Oharrak

36ko Gerran herritik botatako zortzi emakumeri, errekonozimendua
Juana Agirre Oiarzabal, Catalina Bereziartua Altuna, Maria Ezeiza Salsamendi, Casiana Etxaniz Arrizabalaga, Joxepa Etxeberria Aizpuru, Maria Etxeberria Larrañaga, Isabel Gómez Azkune eta Maria Orbegozo Arzuaga omendu dituzte gaur Azpeitiko Udalak
Eskola kirol egokitua, inklusiorako erreminta
Hilabete luzeetako elkarlana hasi da bere emaitzak ematen. Azpeitiko Udala eta Azkoitikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa eta Marea Urdina eskualdean Eskola Kirol Egokituko eskaintza abian jartzeko helburuz lanean
Emakumeen ahalduntzean sakontzeko, formazio eskaintza zabala ikasturte berrirako
Ikasturte berriari ekiteko indarberrituta eta irudi-berrituta dator Emakumeen Txokoa. Garaietara egokitutako irudia eta eskaintza prestatu ditu datozen hilabeteetarako. Irailaren 20an irekiko da Jabetxe Eskolan zein bestelako tailer eta saioetan

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloaren bidez, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin, azken urteetako profilen arabera, ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen, eskualdeko eragileekin lankidetzan. Horien artean, egoerarik zaurgarrienean edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko Urola Erdian ElkarEkinez UE3 proiektua du abian. Horren helburu nagusia zailtasun egoeraren bat pasatzen ari diren langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.


Proiektuak eskualdeko 100 pertsona langabeturen laneratzeko ibilbideak ahalbideratuko ditu datozen hilabeteetan, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta lanbide ziurtagiriak lortzera bideraturiko 9 ikastaroen bitartez, eta enpresen partehartzea sustatzeko ekintzen bidez. Datozen hilabeteetarako honako ikastaroak antolatu dira: 

Azpeitian:
o Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Irailak 24- abenduak 10
o Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Abenduak 13- martxoak 15
Izena emateko: Maialen 688 759 590


Zestoan:
o Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Irailak 24- abenduak 10
Izena emateko: Maite 688 758 494


Azkoitian:
o Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Irailak 24- abenduak 13
o Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Irailak 22- abenduak 23
o Iturgintza 1. maila (180 ordu). Urtarrilak 10-otsailak 28
o Elektrizitatea 2. Maila (170 ordu). Urtarrilak 10-otsailak 25
o Soldadura 2. Maila (400 ordu). Urriak 4 – Otsailak 25
Izena emateko: Sandra 688 873 589 edo Maite 688 758 494