wrapper

Oharrak

Merkataritzan eta lan munduan ere euskararen normalizazioan aritzeagatik eskertu ditu udalak
Elikagunea kudeatzen duen Artxara Kooperatiban izan dira Nagore Alkorta alkatea, Ainara Larrañaga Euskara Batzordeburua eta Nerea Arexolaleiba Elegune, enpresetan euskara planak egiteko udalak eskaintzen duen zerbitzuko teknikaria, euskararen alde
Eraso matxisten inguruko sentsibilizazio eta informazio udako kanpaina abian da
Udara begira, eraso matxisten aurkako sentsibizilizazio eta informazio kanpaina jarri du Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoa eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean. Hala, eskuorri bat osatu dute eta datozen egunotan herriko etxe guztietara banatuko da.
Bi sormen prozesu eta sei proiektuk jaso dute Sormen Beka
Inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu dira Azpeitiko Udalaren Sormen Beketara: 22 hain zuzen. Atzo eman zuten beka jasoko duten proiektuen aurkezpena. Guztira 6 sormen prozesu lagunduko dira diruz; bi sormen egonaldi eta beste 6 proiektu. Guztira,

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Herriko kultur eragileek eta udalak uztailerako antolatutako ekintzen baitan, bihar, uztailak 21, asteazkena, Hodei Magoaren ikuskizuna izango da 19:00etatik aurrera Soreasu antzokian.Hasiera batean Frontoi Txikian izatekoa bazen ere, Soreasu antzokian izango da ikuskizuna, azkenean. 

Sarrera doakoa izango den arren, aforo mugatua izango duenez ikuskizunak, aurrez gonbidapena hartu behar da. 

 

Ikuskizunaren xehetasunak

Hodeiren lau azken ikuskizunetako ideia hoberenak zerbait paregabea lortzeko elkartu dira. Magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatuko gaituen ikuskizuna; ilusioa sortzen dute dute, engainatzen dute? Nork daki?

Inpaktu handiko ekoizpena, joku landu, ilusio handi eta ideia originalekin. Hodei magoaren ohiko umoreak eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak publikoa harrapatuko dute ordubete baino gehiagoz, erritmo aldaketekin, sorpresekin eta publikoak antzokitik abesten ateratzea eragingo duen soinu bandaz beteriko proposamenarekin.