wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur bukatu dira Udal Udaleku Iekiak, lau asteko jolas, irteera eta bestelakoren ostean. COVID-19ak baldintzatu ditu, baina hala ere, egoerak utzitako eskaintza oparoena egin zaie herriko haurrei. Hilabete osoan zehar herrian hainbat ekintza egin dituzte eta udalekuen "balorazio positiboa" egiten du udalak. Hala, herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute parte hartzaileek eta beren erantzuna “izugarria” izan da.

Aurtengoan, 405 haurrek parte hartu dute eta begirale edo hezitzaile lanetarako 46 profesional kontratatu ditu udalak. Azken urteetan bezala, herriko eragilerekin elkarlanean egin dituzte hainbat ekintza. Aurtengoan, Xeye Atletismo taldearekin, Kulturazeko lan-taldearekin, Tren Museoko kideekin, Ekoetxeko kideekin elkarlanean aritu dira eta mendi irteerak, eskulanak edo altxorraren bila bezalako ekintzak egiteko aukera izan dute. Eguraldiak ez badu gehiegi lagundu ere, aurreikusitako ekintzak egin dituzte.

Aurreko urteetan bezala, zaintza zerbitzua eskaini da herriko bi ludoteketan, eta horrek ere erantzun ona izan du. Gurasoen partetik ere balorazio positiboak jaso dira.

“Aurtengoan ere, udal udalekuen bidez, haurrei aisialdiaz elkarrekin gozatzeko aukera eskaini diegu. Erantzuna oso ona izan da eta gustura gaude azken hilabete honek eman duenaz. Ez ohiko egora batean egonagatik, haurrek jolasaz eta lagun arteaz gozatzeko aukera izan dute”, adierazi du Ainara Larrañaga Gazteria zinegotziak. Urtez urte eskaintzen den zerbitzua hobetzen saiatzen direla azpimarratu du eta aurtengoan jasotako hobekuntza proposamenak kontuan datorren urteko Udalekuak antolatzerako orduan kontuan izango dituztela gaineratu du.

 

Udalekuak, argazkitan

udalekuak

udalekuak1

udalekuak2

udalekuak4

udalekuak5

udalekuak6

udalekuak7