wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uztailerako osatutako egitarauaren baitan, datozen astean haurrentzako parkea zein musika bandaren pasodobleen kontzertua, Juan Antxieta Musika Eskolako txistularien eta Banda gaztearen kontzertuak, Hodei Magoa eta hordar eskulturen tailerra izango dira. Covid 19aren baitako prebentzio neurriak betetzeko aforo mugatua izango dute ekintzen, eta bertara joan nahi dutenek aurrez gonbidapenak hartzea beharrezkoa da. 

Uztailaren 20an, Betharram eta Perdillegiko jolas guneetan, haurrentzako parkeak egongo dira egun osoan zehar. Hala Betharrametan 3 urtetik 10 urte bitartekoentzako jolasak izango dira, eta Perdillegin 10 urtetik gorakoenak. guztira, gune bakoitzean 5 txanda izango dira. 10:30ean, 12:00etan, 15:30ean, 17:00etan eta 18:30ean hasiko dira eta ordu eta erdiko txandak izango dira. Ahalik eta haur gehienek jolasteko aukera izan dezaten, bakoitzak txanda baterako sarrera eskuratzeko aukera izango du. 

Uztailaren 21ean, Hodei magoaren ikuskizuna izango da Soreasu antzokian. Hurregoo egunean, uztailaren 22an, goizean, 11:30etan hasita hondar eskultura tailerra eskainiko da Plazan. honetarako ez da aurrez gonbidapenik hartu behar, egunean bertan hartuko dira datuak. Arratsean, Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariek eta Banda Gazteak eskainiko dute kontzertua, 19:30ean hasita, eta ondoren, 21:30ean, Udal Musika Bandaren ohiko pasodobleen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da plazan. Hilaren 23an, berriz, Sanagustin kulturgunean, Broken Brothers Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du; sarrerak salgai daude oraindik Kulturazen webgunean. 

 

Gonbidapen eta sarrerak

Uztailak 20, egun osoan, Betharram eta perdilegin : Jolas parkeak

3-10 urtekoen Betharramerako gonbidapenak: 

1. txanda: 10:30ean

2. txanda: 12:00etan

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 17:00etan

5. txanda: 18:30ean

 

10 urtetik gorakoen Perdillegiko parkerako gonbidapenak: 

1. txanda: 10:30ean

2. txanda: 12:00etan

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 17:00etan

5. txanda: 18:30ean


Uztailak 21, 19:00etan, Soreasu antzokian

Hodei magoaren ikuskizuna


Uztailak 22, 11:30ean, Plazan

Hondar eskultura tailerra (ez da aurrez gonbidapenik hartu behar)


Uztailak 22, 19:30ean, Plazan 

Musika Eskolako Txistulariak+banda Gaztearen kontzertua


Uztailak 22, 21:30ean, Plazan

 Pasodoble kontzertua: Udal musika banda


Uztailak 23, 20:00etan, Sanagustinen

BROKEN BROTHERS BRASS BAND taldearen kontzertua. Sarrerarekin.