wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urrestillako Festa Batzordeak eta Azpeitiko Udalak, aurten ere, San Juanik ez dela ospatuko adostu dute. Urtebete baino gehiago da pandemiaren ondorioz herritarron osasuna zaintzeko eta babesteko neurriak hartzen hasi ginela; egoerak onera egin badu ere, oraindik festarako momentua ez dela nabarmendu dute.

Hala, beste urte batez, jende pilaketak ekiditeko helburuz, ez da festarako ekitaldirik antolatuko.:"Herritarrei egun hauetan urrestillara ez joateko deia egiten diegu, ez delako festarik izango”, zehaztu du Mikel Odriozola festa batzordeburak.

Festarik ez bada izango ere, iaz bezala, ekitaldi sinboliko gisa, arbola sartuko dute, neurri zorrotzak hartuta. "Urrestildarrek zerbait sinbolikoa egin nahi zuten, eta hainbat neurri hartuta, aurten ere, zerbait xumea egitea adostu dugu. Baina ez da festarik izango eta herritarrei bertara ez joateko eskatu nahi diegu. Badakigu festa estimatuak direla Urrestillakoak, baina aurtengo ezohiko egoerak ez du beste ezer antolatzeko segurtasun bermerik eskaintzen. Mesedez eskatzen diegu herritarrei norbere zein komunitatearen osasuna zaintzeko arduraz jokatzeko".