wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udalekuetako erabiltzaileei elkartze gunera oinez edo bizikletan joateko deia egiten die udalak.

Datorren astelehenean, ekainak 21, hasiko dira udal udalekuetan herriko 350 haur eta gaztetxo. Astelehenetik ostiralera, egunero 10:00etan puntuan emango diote hasiera egunari Iraurgi Ikastetxeko jolaslekuan.

Haur eta gaztetxoen segurtasuna bermatu asmoz, hainbat neurri hartuko ditu udalak. Hala, 9:50etik 10:10era bitartean eta 12:50etik 13:10era bitartean anbulatorio aurreko oinezkoen pasabidean udaltzaingo batek motordun ibilgailuen trafikoa zainduko du, oinezko eta txirrindulariei segurtasuna eta lehentasuna emateko. Horretaz gain, aipatutako tarte horietan ezingo da sartu motordun ibilgailuekin Jose Artetxe kaletik Pablo Vira, bertako bizilagunak salbu. Neurri horiek indarrean izango dira ekainaren 21etik uztailaren 16a bitartean.

Neurri horiek hartzearekin batera, Azpeitiko Udalak udalekuetara doazen haur zein gurasoei oinez edo bizikletaz joateko deia egiten die.