wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

2019ko udazkenetik abian da Soresuko Dinamoa sormen gunea. Ordutik hona, sortzaile askoren habia izan bada ere, azpiegitura publikoa irekiera ofizialik edo irekiera festarik egin gabe da gaurdaino. Ostiralean egingo da irekiera ofiziala. Goizean, arduradun instituzionalen eta sormen arloko ordezkarien txanda izango da; arratsaldean, herritarrena.

Abiada eta indarra hartzen ari da Soreasuko Dinamoa sormen gunea. 2019ko udazkenean hasi zen lehen ikastaroak eskaini eta sortzaileak hartzen. Ordutik herriko, eskualdeko eta Euskal Herriko hamaika sortzaile izan dira bertan; sortzen, iksuten, esperimentatzen, ezagutzen... Abian jarri bai, baina inauguratu gabe dago oraindik eraikina, eta Sanagustin kulturguneak aurten 10 urte bete dituela eta, Kulturazek eta udalak, ospakizuneko Herri Batzordeko kideetakoak izanik, egoki ikusi zuten haren egitarauaren barruan sartzea Dinamoaren irekiera ofiziala. Hala, ostiralean inauguratuko da. 

11:00etan harrera egingo zaiei euskal erakundeetako arduradun instituzionalei, sormen guneetako ordezkariei eta sortzaileei Dinamoko atarian, eta ondoren ordezkari instituzionalen arteko solasaldia izango da: Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua mintzatuko dira, Xabier Gantzarainek gidatutako saioan.

Ondoren, bisita gidatua egingo dute Dinamoa ezagutzeko. Gorputzaren, hitzaren eta irudiaren eremuetako esperientziak ezagutzeko eta bertatik bertara bizitzeko sortzaileak egongo dira bertan —ATX antzerki konpainiakoak, Hitzaren III. Eskolakoak edota serigrafia tailerrekoak—, eta horiek erakustaldi edo azalpen laburrak emango dizkiete. Ikus-entzuneko batzuk ere izango dira pantailetan.

Arratsaldean, berriz, herritarrekin izango da ekitaldia: Soreasuko atarian, 18:00etatik aurrera. Giroko musika izango da; osasun egoerak ahalbidetuz gero, mokadua, eta, nahi duenarentzat, bisita gidatua. Aforoa kontrolatu egingo da.