wrapper

Oharrak

Azoka plazaren inguruan lantalde berri bat sortu da, erronkei aurre egiteko
Azoka Plaza berritua abian denetik, azpiegitura bera hobetzeaz gain, azoka bera ere indartzen ari da. Hobetzen jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuten hasteko sortu da eragileen arteko lantalde berria. Bere erronka lanketa
Abian dira gizarte zerbitzuetako, kulturako eta kiroletako elkarteei zuzendutako hainbat
Azpeitiko Udalak herriko gizarte, kultur eta kirol taldeak diruz laguntzeko diru-laguntza lerro desberdinen deialdiak jarri ditu abian. Guztira, 8 deialdi argitaratu dira gaur; bost laguntza gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur
Nagore Alkorta:
Prentsaurrean azaldu dira gaur Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Josu Labaka Hirigintza zinegotzia eta Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotzia, Corrugados Azpeitiaren inguruko xehetasunak azaltzeko.   Argi utzi nahi izan dute

Maiatzean ere, behera egin du langabezia tasa Azpeitian. Zehazki, %7,7koa izan da maiatzeko tasa; hau da, 589 langabetu daude zenbatuta herrian. Iazko maiatzean baino 151 langabetu gutxiago. Gizonen artean, langabezia %6,1ekoa da eta emakumeen artean, %9,5ekoa. 

Langabezia tasak hobera egin du beste hilabete batez Azpeitian, eta beheranzko joerarekin jarraitzen du. Maiatzeko datuen arabera, %7,7ko langabezia tasa dago Azpeitian, eskualdeko (%8), Gipuzkoako (%9,3) eta EAEko (%11,4) tasaren azpitik. Azpeitian, gaur egun 589 langabetu daude, iazko maiatzean, berriz, 717. Beraz, urtebetean langabeziak %21,1 jaitsiera izan du.

Hala ere, generoaren arabera, alde nabarmena dago langabezian ere. Gizonen artean %6,1ekoa da eta emakumeen artean, %9,5ekoa. 

Iazko datuekin alderatuz, 2020ko otsailean, Covid 19aren pandemia hasi aurretik, herriko langabezia tasa %8koa zen; beraz, pandemia aurreko azken hilabeteotako datu eta egoera baina hobea da gaur egun langabetu kopuruaren datua aintzat hartuta. 

Azken urtebetean, Covid 19ak sortutako pandemiaren baitako osasun alarma egoerak, bete betean jo du ekonomia ere. Ziurgatetasun handiko hilabeteak izaten ari dira familia, negozio eta enpresentzat. Hala ere, egoera egonkortze bidean dela dirudi. 

Sustapen ekonomikorako 500.000€

Azken urteotan, Azpeitiko Udalak ahalegin berezia egiten ari da langabeziari eta ekonomia indartzeko. Bide horretan, langabetuentzako orientazio eta enplegu zentroa ditu abian, Iraurgi Berritzen Garapen Zentroaren bidez. Horretaz gain, formazioan ere eskaintza zabala egiten du urtero, lan munduan sartzeko beharrezko ikastaroak herrian bertan egin ahal izateko. 

Eta, azken urteotan, inbertsio eta ahalegin handia egin da herriko ekonomiaren sustapenerako. 2021ean onartutako Sustapen Ekonomikorako laguntzetan 500.000€ ditu jarrita udalak herriko ehun ekonomikoa sendotzen laguntzeko. Laguntza horrek lau lerro ditu; lehen sektorea eta  zerbitzuei zuzenduriko diru laguntzak, industria proiektu estrategiko edo berritzaileak sustatzeko laguntzak, ekintzaileentzako laguntzak eta azpeitiarrak kontratatzeagatik laguntzak. Eskaerak egiteko epea zabalik dago. 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311