wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herritarren irisgarritasuna hobetzeko Azpeitiko Irisgarritasun Plana osatzen ari da Azpeitiko Udala. Plan horren bidez, irisgarritasuna hobetzeko puntuak detektatzea da helburua; halanola, udal eraikinetan, bide publikoan, garraioan eta komunikazio-sistemetan. Horretarako herritarrek ekarpenak egiteko aukera ere izango dute Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita edo honako inkesta beteta

Azpeitiko Udalak herritarren bizi kalitatea hobetzeko irisgarritasunean hobekuntzak egiteko Irisgarritasun Plana osatzeko prozesua jarri du abian. Hala, irisgarritasun aradiaren aplikazioa bermatu eta herritarren eguneroakoan egon daitezkeen arazoak detektatu eta bideratzea da helburua. Plan horren bidez, irisgarritasuna hobetzeko puntuak detektatzea da helburua; halanola, udal eraikinetan, bide publikoan, garraioan eta komunikazio-sistemetan.

Zailtasunak eta oztopoak detektatzeko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. Horregatik, irisgarritasunarekin, oinezkoentzako ibilbideetako zailtasunak edo espaloietakoak, parke eta eraikin publikoetakoak edo egunerokoan herrian aurki daitezkeen zailtasun, oztopo edo hobekuntzak egiteko proposamenak jasotzeko bi modu jarri ditu udalak. Alde batetik, postontzi bat jarri du nahi duenak detektatutako arazo edo proposamena bidaltzeko: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Eta, bestetik, inkesta bat jarri du nahi duenak bete dezan, eta herritarrak ekarpenak egitera animatu nahi ditu. Ekarpenak egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da.