wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren ekainaren 17an, 9:30etatik 12:30era bitartean, Soreasun, eskainiko da da saioa, bereziki autonomo eta mikroenpresei bideratutakoa izango da. Sistema horren helburua da lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea. Azpeitiko Udalak, sustapen ekonomikorako laguntzen bidez, TicketBai sistemaren aholkularitzarako eta/edo ezarpenerako laguntza lagunduko du diruz. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

TicketBai indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek baldintza tekniko batzuk betetzen dituen fakturazio-software bat erabili beharko baidute.

Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Betebehar horiei erantzun ahal izateko, prestakuntza espezifiko bat diseinatu du gaur egun fakturazio-sistemarik ez duten eta kudeaketa eskuz (excel edo word) egiten duten zerbitzu-, eraikuntza-, industria- eta garraio-sektoreetako autonomo edo mikroETEentzat. Tailer praktiko eta presentziala izango dada, 3 ordukoa, eta interesdunek portatil batekin eta onartutako ziurtagiri elektroniko batekin joan behar dute bertara (halakorik ez dutenek eskuratzen lagunduko zaie). Tailerraren edukian, araudi berria betetzeko edozein enpresaren eskura jartzen den online plataformaren erabilera azalduko da.

Tailer informatibo hau, Azkoitiko Intxausti jauregian egingo da, aforo mugatuarekin, 09:30 – 12:30 bitartean. Jardunaldan parte hartzeko, izen ematea ezinbestekoa da (aforoa osatzen denean, itxi egingo da). 

TicketBai ezartzeko, diru-laguntza

Azpeitiko Udalak abian dituen Sustapen Ekonomikorako dirulaguntzen baitan, TicketBai sistema ezartzeko gastuei aurre egiteko lerro bat jarri du. Ticket Bai sistemaren aholkularitzarako eta/edo ezarpenerako laguntza lagunduko da diruz. Gehienez ere, gastuen % 50a lagunduko da diruz; 1.000€ arte.