wrapper

Oharrak

Azoka plazaren inguruan lantalde berri bat sortu da, erronkei aurre egiteko
Azoka Plaza berritua abian denetik, azpiegitura bera hobetzeaz gain, azoka bera ere indartzen ari da. Hobetzen jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuten hasteko sortu da eragileen arteko lantalde berria. Bere erronka lanketa
Abian dira gizarte zerbitzuetako, kulturako eta kiroletako elkarteei zuzendutako hainbat
Azpeitiko Udalak herriko gizarte, kultur eta kirol taldeak diruz laguntzeko diru-laguntza lerro desberdinen deialdiak jarri ditu abian. Guztira, 8 deialdi argitaratu dira gaur; bost laguntza gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur
Nagore Alkorta:
Prentsaurrean azaldu dira gaur Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Josu Labaka Hirigintza zinegotzia eta Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotzia, Corrugados Azpeitiaren inguruko xehetasunak azaltzeko.   Argi utzi nahi izan dute

Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur. Honi esker, minbizia duten paziente eta senideek elkarteak dohainik eskaintzen dituen zerbitzuak jaso ahal izango dituzte.

Horretarako, Azpeitiko Udalak Baigera eraikineko hirugarren solairuko bulego bat utziko dio, bi urterako, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Bertan izango dira elkarteko kideak astelehen eta asteazken goizetan.

Urola Kostako minbiziaren aurkako astea dela eta, ekitaldi desberdinak egongo dira Azpeitian. Besteak beste, ekainaren 10ean, osteguna, hitzaldi bat egongo da Basazabal jauregian zaintzailaren zaintzari buruz.

Minbiziaren eragina murriztu eta herritarren bizi kalitatea hobetze da elkartearen helburu nagusia. Horretarako elkartea boluntario bila dabil egoitza berrian laguntzeko.

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, elkartea zoriondu eta eskertzeaz gain, zerbitzuaren garrantzia azpimarratu du: “Ezinbesteko lana da elkarteak egiten duena. Zoritxarrez, minbizia zabaldutako gaixotasuna da, eta Azpeitiko Udalaren helburua, okerren pasatzen ari diren horiek babestu eta horien bizi kalitatea hobetzea da”. Elkartea eskuzabalik hartzen duela herriak gaineratu du, eta horrelako zerbitzuak herrian bertan izateak paziente zein senideei, zein herri osoari onura besterik ez diola egiten ere azaldu du

Juan Ormazabal, AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko presidentearen hitzetan: “Eskerrak eman nahi dizkiogu Azpeitiko Udalari eskualdeko pertsona gehiagorenga iristeko aukera emateagatik. Gure helburua gaixo eta senidengatik hurbil egotea da, gure zerbitzuak doan eskainiz”.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311