wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Marc Aloy Manresako alkateak eta Nagore Alkorta Azpeitikoan, bi herrien arteko elkarlanerako konpromisoa berresteko hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ondoren, Azpeitiko proiektu ezberdinak ezagutarazi dizkiete, herrian egindako bisita batean. 

 

Marc Aloy Manresako alkatea eta Joan Calmet Piqué Turismo zinegotzia eta Albert Tulleuda Lari Manresa Turismo eta Azokak Fundazioko gerentea Azpeitian dira bisita instituzionalean. Gaur izango dira herrian, eta goizean, Azpeitiko Udalean izan dira bi herrien arteko elkarlana sustatuz, turismo aukerak sustatzeko elkarlanerako hitzarmena sinatzen. 

Hitzarmenaren helburuak honakoak dira: azken urteotan bezala elkarlanerako indarrak batuz turismoa sustatzea; ondarearen inguruko aktibitateak bultzatzea; helburu komunen baitako indar metaketa bultzatzea eta turismo baliabideen optimizazioarako bideak lantzea.

Hitzarmena sinatu ostean, herriko hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dute. Hala nola, Basazabal jauregia eta Dinamoa sormen gunearen azpiegitura eta proiektua ezagutu dituzte gertutik. Azpeitiko bisitaren ondotik, erakunde eta eragile arteko Inaziotar Bidearen inguruko lan bilera dute. Arratsaldean, berriz, Loiola bisitatuko dute. 

  DSC1396

 DSC1418

 DSC1437

 DSC1450