wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ez ohiko ikasturteari bukaera emateko, Erika Olaizola azpeitiar antzezlearen obraren emanaldia eta solasaldia antolatu ditu Emakume Txokoak. Maiatzaren 28an, 18:30ean izango da eta dagoeneko eskuratu daitezke gonbidepenak. 

Ez ohiko ikasturtea honen bukaera gerturatzen ari da. Emakumeen Txokora aurten ere, egoerara moldatuta izan bada ere, emakume ugari gerturatu dira, adin, kultura, interes eta behar desberdinetakoak. Bakoitzak bere aletxoa eskaini die gainontzekoei. Urtero, emakumeen jaialdia eta afariarekin amaiera ematen diote ikasturteari. Aurten ordea, egoerak uzten ez duenez, ekimen berezia antolatu da: Panpina antzezlanaren emanaldia eta solasaldia Erika Olaizola eta Eneritz Arzallusekin.

Horregatik, herriko emakume guztiak gonbidatu nahi dira, maiatzaren 28an, ekimen honetan parte hartzera. 18:30etan, Soreasu antzokian iza

ngo da hitzordua, ikasturteari amaiera emateko eta emakumeek elkarren artean, emakumetasunaz eta panpinak eskaintzen dituen ideiz hausnartzeko.

Ekimena doan izango da. Hala ere, aurrez sarrera edo gonbidapenak hartzea ezinbestekoa izango da. Sarrerak kulturaz.eus daude eskuragai edo Emakumeen Txokora deitu edo idatzita (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. / 688 751 000) ere hartzeko aukera izango da.