wrapper

Oharrak

500.000€ko sustapen ekonomikorako laguntzen baitan, industriaren berrikuntza  eta emakumeen
Atzoko ohiko plenoan onartu ziren, aho batez, 2021eko Sustapen Ekonomikorako laguntzak. 500.000€ko diru laguntza lerro honen bidez, herriko sektore ezberdinei laguntzeko linea desberdinak eskaintzen dira 2013az geroztik. Aurtengo deialdian,
Corrugados Azpeitiaren inguruan Azpeitiko Udalak onartutako mozioa
Atzoko apirileko plenoan, Corrugados Azpeitiaren inguruko bi mozio izan ziren hizketagai. Udal Gobernuak aurkeztutako mozioa onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren kontrakoekin. Jarraian onartutako mozioa:  Azpeitiko Udal Gobernua
Informazioa, aholkularitza eta laguntza juridiko-zerbitzua eskainiko die atzerritarrei  SOS
Aste honetatik aurrera, Gizarte Zerbitzuei loturiko zerbitzu berri bat eskainiko da Azpeitian. Zehazki, Azpeitiko Udalak eta SOS Arrazakeriaren elkarlanaren baitan, munduko txoko ezberdinetatik etorritako azpeitiarrei informazioa, aholkuraritza eta

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Urte hasieratik lanean jardun ondoren, heldu da ‘Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte’ ospakizuneko egitaraua aurkezteko momentua. Gaur aurkeztu du horretarako  egitaraua Herri Batzordeak. Maiatzetik uztailaren bukaera bitarteko ekintzen berri eman dute bertan. 

Sanagustin Kulturgunearen 10. urteurren ekitaldien baitan, egitarau oparoa osatu du Herri batzordeak.Urteurren borobil horren harira, kultur komunitatearen ibilbidea aztertzea, 10. urteurreneko egitaraua osatzea eta begirada etorkizunean  jartzea da helburua. Horretarako, maiatzaren 10etik uztailaren 24ra artekoa programazioa  osatu dute. Sei ekitaldi egingo dira, guztira: argazki erakusketa bat, Kultur Zuhaitz Eguna aste bukaera batean, bi jardunaldi (kultur artikulazioaz bat, eta herri ekimena eta kooperatibismoaz bestea; biak nazio mailakoak), Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala eta Sanagustinen 10. urteurreneko ekitaldia (herriko talde batzuen parte hartzearekin).

Ospakizuneko egitaraua urtarrilean bere burua ezagutarazi zuen Herri Batzordeak antolatu du. Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, bi udal taldeek eta norbanako batzuek osatzen dute batzordea.

Sanagustinen 10. urteurrenaren baitan, kulturgunearen irekiera eta bilakaera azaleratuko dituzte. Izan ere, Azpeitiarentzat, eta ez bakarrik kultur eremuarentzat, mugarri bat izan zen irekiera, eta, gainera, proiektuak garapen garrantzitsua izan du. Baina ez dira mugatuko ibilbidea aztertzera; etorkizunerako begirada bat ere izan nahi du, herriko kultur komunitateak bide berriei eutsi ahal izateko. Urtemuga honetako leloak dioen bezala, beste hamaika bizitzeko_ baikaude.

Momentuz, bi dei berezi

Momentuz, egitarauari dagokionez, bi dei berezi egin nahi izan dituzte:

- Batetik, maiatzaren 10ean Sanagustinen zabalduko dugun argazki erakusketarako argazkiak bidaltzeko eskatu nahi diegu herritarrei. 10 urte hauetan kulturgunean haiek izandako bizipenak jaso nahi ditugu, modu grafiko batean. E-postaz edo Whatsappez bidal daitezke irudiak.

- Bestetik, lehen nazio jardunaldirako (maiatzaren 28an izango da, kultur artikulazioari buruzkoa) herritarrei (ez azpeitiarrei bakarrik) izena emateko eskatu nahi diegu. Bihartik aurrera izango dute horretarako aukera. Azpeitiko kultur taldeei hilaren 9ra arte luzatu diegu apuntatzeko aukera. Doan da. Animatu denok ere!

 

10. URTEMUGAKO EGITARAUA

MAIATZAK 10 (astelehena)
Argazki erakusketa. 10 urte hauetan kulturgunean herritarrek izandako bizipenak.
Sanagustin kulturgunea, uztailaren 24ra arte.
Bidali argazkiak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. / Whatsapp: 674165682

MAIATZAK 28 (ostirala)
Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola jardunaldia.
Sanagustin kulturgunea, 9:30-13:30.
Jakin Fundazioarekin batera antolatuta.
Hizlariak: Euskal Herriko adituak eta eragileak.

MAIATZAK 28-30 (ostirala-igandea)
Kultur Zuhaitz Eguna.
Udaletxeko arkupeetan.

EKAINAK 18 (ostirala)
Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala.
11:00-13:00.
Euskal Herriko arduradun instituzionalak eta sormen guneetako ordezkariak.
Solasaldia eta bisita gidatua.
18:00etan herritarrekin ekitaldi irekia, osasun egoerak ahalbidetzen badu.

EKAINAK 25 (ostirala)
Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia.
Sanagustin kulturgunea, 10:00-13:30.
Kultiba enpresarekin batera antolatuta.
Hizlariak: Euskal Herriko eta Kataluniako adituak eta eragileak.

UZTAILAK 24 (larunbata)
Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko ekitaldi ofiziala.
Sanagustin kulturgunea, 12:00.
Hitzartzeak, herriko taldeen emanaldiak eta ikus-entzunekoa.

Oharra: osasun larrialdia dela-eta, neurriak hartuko dira ekitaldi guztietan.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311