wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Eskualdeko ekintzaileei bideratutako diru laguntza abian jarri du Lanbidek.  Eskualdeko ekintzaile guztiei zuzenduriko laguntzak dira, eta Azpeitiko udalaren bitartez kudeatzen dira eta bertan aurkeztu beharko dira proeiktu eta eskaerak gaurtik maiatzaren 18a bitartean. 

Laguntzak, bi motatakoak bereizten dira, batetik, negozio ideia bat duten ekintzaleentzako lerroa dago; eta, bestetik, bideragarritasun plana landuta izanik, jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileentzaieleei bideratutako dago. 


Ideiaren kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da, eta adina eta generoaren arabera, onartuta izan diren ekintzaileek, 1.000€ eta 1.300€ arteko diru laguntza jasoko dute. Urola Erdia eskualdearen kasuan, zortzi onuradun posible egongo dira.


Jarduera abian jartzeko laguntzaren kasuan, 3 hilabeteko dedikazioa eskaintzeko konpromisoa eskatzen da eta epealdi hori amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa. Hori horrela gauzatzen bada eta adina eta generoaren arabera, 1.500€ eta 1.950€ bitarteko laguntza jasotzeko aukera izango dute  beste 8 onuradun ekintzailek.


Beraz, negozio ideia bat duen edonori edo azken bultzakada behar duen ekintzaileek, Azpeitiko Udalean eskaera egin beharko dute. Ideiak edo bideragarritasun plana aurkezteko epea apirilaren 30ean abiatzen da eta maiatzaren 18an amaituko da. Tutorizazio prozesua maiatzaren 21ean hasiko da onartutako ideia eta jarduerekin.