wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Emakumeen memoria kolektiboa ikertu eta herritarren artean ezagutarazteko prozesua abiatu du Azpeitiko Udalak. Proiektua aurkeztu eta bertan parte hartzeko interesa duten herriko emakumeekin talde eragilea osatzeko lehen bilera egingo du datorren astean, apirilaren 20an, 18:00etan Emakume Txokoan. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.

Azpeitiko Udalak herriko emakumeen historia aztertu, ikertu eta dibulgatzeko proiektu berri bat abiatu du. Azpeitian esanguratsuak izan diren emakumeak ezagutu eta errekonozitzeko prozesua izatea du helburu. Emakume konkretuak identifikatzeaz haratago, herriko emakumeen kolektiboak (lixiberak, alpargaterak, baserritarrak...) identifikatu eta errekonozitzea nahi da.

Horrez gain, emakumeek historikoki elkartzeko, Azpeitiko zein espazio erabili izan dituzten aztertuko da. Emakumeek espazio publikoaren erabilera nola kudeatu izan duten ezagutzeko eta balorean jartzeko.

Idoia Arrizabalaga Parekidetasun zinegotziak herriko emakumeak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera: “Memoria kolektiboa osatzea dugu helburu, eta hori herritarren ekarpen eta jakinduriatik osatu nahi dugu. Gure amek eta amonen historia eta istorioetatik abiatutako memoria osatu, emakume haiei gure errekonozimendua egin eta memoriaren dibulgazioarako tresnak sortzea nahi dugu”.

Prozesu parte hartzailea
Parte-hartze bidez berreskuratu nahi da memoria. Horretarako, talde eragile bat sortuko da. Talde hori arduratuko da informazioa biltzeaz eta bildutako hori kudeatzeaz. Hilean behineko maiztasunarekin elkartuko da talde eragilea eta Farapi elkarteko kideak dinamizatuko dituzte bilera guztiak.

Proiektua aurkeztu eta talde eragilea osatzeko lehen bilera egingo da datorren astean, apirilaren 20an, 18:00etan Emakume Txokoan. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.