wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak soinua eta panderoa miñik izan gabe jotzen ikastaroa antolatu du hilaren 24rako, Basazabal Jauregian. SAioa Iñigo Perez GArcia fisioterapeuta eta eliteko kirolean adituak eskainiko du. Izen ematea irekita izango da apirilaren 21era arte; 25€ izango da matrikula eta trikitixa elkarteko kideek %15eko deskontua izango dute. Izena emateko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi behar da. 

 

"Soinua edo panderoa jotzean bizkarreko mina izaten duzu? Besoak kargatuak izaten dituzu? Eskumuturra minberatzen zaizu? Badakizu zergatik gertatzen zaizun? Zure ikasleek ere gorputzeko arazoak izaten dituzte eta ez dakizu nola lagundu? Soinua edo eta panderoa minik gabe jotzeko ariketak ikastea proposatzen dizugu. Lesioen aurrean egin dezakegun egokiena, lesioari berari aurrea hartzea da" 

Iñigo Perez Garcia - Fiisioterapeuta eta eliteko kirolan aditua

 

GORPUTZAREN EZAGUTZA ETA  ARIKETA PREBENTIBOAK

IRAKASLEA: Iñigo Perez Garcia

NON: Azpeitiko Basazabal jauregian, Enparan kalea 18

NOIZ: apirilaren 24ean, larunbatean

ORDUTEGIA:

- 10:00-10:45 gorputzaren ezagutza

- 10:45-11:15 atsedenaldia

- 11:15-12:00 ariketa prebentiboak, praktika

PREZIOA: 25,00 € (bazkideek % 15eko deskontua)

 

Izen emateak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita apirilaren 21a arte (egun hori barne).