wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko UdalakGarmendi 9 eta 13 etxeatarien inguruko eta bidegorrirako sarbidea egokitu eta irisgarriago egiteko asmoz egingo ditu obrak inguru horretan. Lehiaketa publikoa abian jarri da eta eskaintzak apirilaren 12a bitartean aurkez daitezke.

Obra horien bidez, etxeatarien inguruko urbanizazioa eta errepidea hobetzean inguruko irisgarritasuna ere hobetuko da, herritarren bizi kalitatean eragin zuzena izanez. Horretaz gain, bidegorrirako sarrera ere irisgarriagoa izatea lortu eta estoldura berritzen jarraitzeko lanak egingo dira. 

Obren aurrekontua 323.700,46€koa da eta obrak 13 asteko epean egin beharko ditu esleipendunak.