wrapper

Oharrak

Denontzako Azpeitia helburu duen plan estrategikoa osatu da
6-7 hilabeteko lanketaren ostean onartu zen maiatzeko ohiko plenoan, aho baten. 9 arlo eta 36 erronka zehaztu dituzte etorkizuneko Azpeitia marrazteko. Erronka guztiek gauza bera dutela komunean azpimarratu nahi izan dute, “azpeitiarrak daude
‘Azpeitia Zaindu’ sustapen ekonomikorako bono-sorta berria, tokiko saltokiak babesteko
Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan erabili ahal izango diren sustapen ekonomikorako bonoak aterako dituzte berriro. Tokiko ekonomiaren sustapena eta herritarrei herriko
2020ko kultur sorkuntza uzta, plazara
2020ko sorkuntza beka jaso zuten proiektuek emandakoa ezagutzeko aukera izango da ostiral arratsaldean. 16:00etatik 20:00ak bitartean, aurkeztuko dituzte sortzaileek beren lanak. Aurtengo sorkuntza bekak aurkezteko azken eguna ere, ostirala izango

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko Udalak bi administrari lan-poltsa osatzeko deialdia abiatu zuen urtarrilaren 22an. Lan- poltsa osatzeko deialdi publikoan parte hartu nahi zutenek otsailaren 12ra arte izan zuten izena emateko epea. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu da, eta 414 lagunek izango dute lehen azterketa egiteko eskubidea, apirilaren 21ean. Jende kopurua dela eta, azpiegitura desberdinetan egingo dira frogak; astebete lehenago publikatuko du udalak pertsona bakoitzak non eta zein ordutan egin beharko duen azterketa.

Azpeitiko Udalak administrarien lan-poltsa osatzeko prozesua du abian. Deialdi publiko horren bidez, bi zerrenda osatuko dira; alde batetik, administrari orokorrerako zerrenda osatuko da, eta, bestetik, zenbakietan espezializatutako zerrenda. Oposizio-lehiaketa bidez osatuko da lan poltsa, eta osatutako zerrenda horien bidez erakundean sorturiko behin-behineko beharrei erantzungo zaie.

Lan poltsa osatzeko egindako oposizio-lehiaketan izena emateko ezinbestekoa izan da, batxiler titulua, teknikoa edo baliokidea eta IVAPeko hirugarren hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311