wrapper

Oharrak

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Osasun alarma dela eta, aurten Zuhaitz Egunik ez da egin . Hala ere, berdeguneen eta ingurugiroaren zaintzaren inguruan egiten duen lanaren baitan udalak urteroko landaketari eustea erabaki zuen. Azken asteotan, espezie desberdinetako 50 zuhaitz landatu dira herriko txoko desberdinetan.

Loiolarako bidean eta bidegorrian, Goenan, Antzibarrenan, Garmendin, Salben, Euskalerrian eta Izarraitzko atea parkean eta inguruan landatuko dira zehazki zuhaitzak. Zazpi tulipero, 16 likindabarra, 11 urkizuri eta urki, lau gereziondo, bi ezki, hiru pago, bi hibiscus syriacus eta artea, Astigarra, taxodium distichum eta sequoia semperviven bana landatu dira, zehazki.

Aitor Bereziartua Ingurumen Batzordeburuaren hitzetan, zuhaitzek duten garrantzia aintzat hartuta erabaki dute aurten ere zuhaitzak landatzea: “Askotan, ahaztu egiten zaigu zuhaitzek gure ingurumenean duten garrantzia. Baina, Azpeitiko Udalak ingurumenaren zaintza eta berreskuratzean eta kutsadura gutxitzearen baitan duen konpromisoaren aintzat hartuta erabaki du urteroko landaketari eustea”.

 

Zuhaitz landaketa

IMG 20210217 WA0017

IMG 20210217 WA0014

IMG 20210217 WA0007

IMG 20210217 WA0001


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311