wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Koronabirus kasu positiboen gorakada dela eta, Azpeitiko Udalak eraikin publikoak ixteko erabakia hartu zuen. Astelehenean, hilak 25, eman zuen erabakiaren berri, eta otsailaren 12a bitartean izan zen itxita.

Erabiltzaileei itxiera “konpentsatzeko” modua zehaztu du Udalak. Iazko urteko gora beherak ikusirik, aurten kuota kobratzeko modua aldatu da. Hala, urtarrilean, lehen 6 hilabeteko kuota kobratu zen, iazko hobariaren zati proportzionala aplikatuta %12,5a.

Ekainetik aurrerako kuotak hilero kobratuko dira eta iazko hobariaren zati proportzionala aplikatzeaz gain, aurten gerta daitezkeen itxierak aintzat hartutako konpentsazioa ere hilabete horietan aplikatuko da. Iazko urtearen bukaeran baja eman zuten bazkideei, itxiera epealdiko kuotaren zati proporztionala itzuliko zaie.