wrapper

Oharrak

Tokiko merkataritza eta ostalaritza babesteko, ez dizkie kobratuko 250 establezimenduri udalak 2021
Luze doa Covid-19ak eragindako pandemia. Urtebete betetzera doa, hain zuzen osasun alarma egoera ezarri zenetik. Egoerak dakartzan egoera ekonomiko eta sozialak ere gero eta handiagoak eta nabariagoak dira; eta sektore desberdinei sortzen ari
Karmelo Etxegarai ikastolako Perdilegiko eraikinean irisgarritasuna hobetu da
Karmelo Etxegarai ikastolako Perdillegiko sarrera nagusiko irisgarritasuna hobetzeko obrak egin dira. Lehen eskailerak soilik zeuden, eta obren ostean, arranpa eta eskailerak oinezkoentzako eta arranpa bat ibilgailuentzako. Lanek 65.147,24ko
Azpeitiko 400 bat familiarentzat autokontsumorako energia ekoiztuko da sortzear den kooperatibaren
Ekiolaren baitan osatuko den lehen energia kooperatiba aitzindaria Azpeitian sortuko da. Eredu publiko komunitario bidez, plaka fotovoltaikoak jarriko dira herriko 400 familia ingururen energia beharrei erantzuteko. Hektarea inguruko energia baratza

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Urtez urte ikastetxeen biedz herriko gazte eta nerabeekin Eskolako Agenda 30 proiektuaren baitan egiten den prozesuaren baitan, ikastetxea eta ingurumena zaintzeko bi eskari egin zituzten Urola Ikastola BHI ikastolako DBH3ko ikasleek. Alde batetik, gaikako bilketa sustatzeko ikastetxearen inguruan eta jolastokian ontzi gehiago jartzea eskatu zuten. Eta, bestetik, bizikletak aparkatzeko azpiegiturak zaharkituta zeudelako eta arazoak sortzen zituztelako bizikletetan berritzeko eskatu zuten.

Azpeitiko Udalak eskaera horiei erantzunez, ikastetxean dauden bizikleta aparkaleku guztiak berritu ditu, eta lehen sortzen ziren arazoak ekiditeko beste modu bateko azpiegiturak jarri ditu. Hondakinen gaikako bilketarako 12 ontzi berri ere jarri dituzte. Iraia Korta eta Pello Odriozola DBH 3ko ordezkariak bideratu zuten eskaera eta "gustura" agertu dira egindako eskaerei erantzun dielako udalak eta eskatutakoa egin dutelako. Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak "ingurumena zein herria hobetzeko eskaerak" egiten jarraitzera animatu ditu. 

Ikastetxeko bizikleta aparkalekuak aldatzea 7.800€ inguruko inbertsioa izan da, eta gaikako edukiontzi gehiago jartzea 3.100€ inguru. Beraz, 10.900€ko inbertsioa egin da guztira. 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311